Fatxada Aireztatua barrurako eta kanporako Catalonia Hotelean

Mahats-orri itxurako testura Catalonia Hotelaren birgaitze-lanetan

ULMA Architectural Solutionsek parte hartu du Bartzelonan Catalonia Passeig de Gràcia  Hotelaren birgaitze-lanetan, hormigoi polimeroko Fatxada Aireztatuko sistemarekin.

XIXI. mende amaierako eraikina da, eta jatorrizko egiturako elementu asko kontserbatzea erabaki da , hala nola bere fatxada ikusgarria, zeinetan mahats-orrietan oinarritutako azuleju osoak bereizi daitezkeen.
ULMA Architecturalek gune komunak estali ditu, igerilekua duen terraza eta jangela, esaterako. Jacinto Arqués Fusté eta Romà Arañó i Güell arkitektoak material baten bila zebiltzan barruko nahiz kanpoko guneak estaltzeko balioko zuena, eta ezaugarri hori betetzen du ULMAren hormigoi polimeroko Fatxada Aireztatuak.

Dekorazio berrian fatxadaren hasierako esentziari begi-keinu bat egin nahi izan zaio eta, ondorioz, arkitektoek mahats-orri itxurako testura hautatu zuten, CREAKTIVE gamakoa, kolore zuriduna. VANGUARD gamako LURRA harrizko testurarekin konbinatu da, M19 grisaxka koloreduna.

Jacinto Arqués Fusté arkitekto proiektugileak erabilia zuen lehendik ULMAren fatxada aireztatua Catalonia Ramblas Hotela birgaitzeko, Pelai kaleko 28an, Bartzelonan. 

Hiria: Barcelona
Herrialdea: España
Arkitektua/k: Jacinto Arqués Fusté, Romà Arañó i Güell
Erabilitako produktuak: CREAKTIVE Testura mahatsondo hostoaren itxurarekin txurian + VANGUARD testura LURRA, gris kolrea M19
Proiektu mota: Birgaikuntza

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Koloreak eta testurak

Koloreak eta testurak

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak