José Luis Heriz-ekin elkarrizketa

ULMA fatxada itxiturak erabiliz Copreci enpresaren handitzea egin duen pertsona
José Luis Heriz-ekin elkarrizketa

Nola sortu zen Copreci handitzeko proiektua? Nola heldu zenioten ideiari?
Enpresak produzitzeko toki gehiago behar zuelako sortu zen proiektua. Hasieran, arau subsidiarioak aldatzeko hirigintza-prozesu bati ekin genion, azalera eraikigarria handitu ahal izateko. Partzelaren baldintzatzaileak, hirigintzako baldintzatzaileak eta produkzio prozesuen ezaugarriak aintzat hartuz definitu zen egindako ezarketa.

Zer lortu nahi zenuten zehazki?
Ingurune-baldintzak eta prozesuarekin lotutako instalazioak hobetuko zituen handitze bat lortu nahi genuen. Halaber, harrera eremua eta komunikazioen nukleoa birmoldatu behar ziren. Gune horrek guztiak enpresaren irudi eguneratuaren adierazle izan behar zen.

Nola egin duzue?
Alternatiba eta soluzio guztiak etengabe egiaztatu ditugu proiektuaren talde idazlariarekin eta Coprecik hautatutako diziplina anitzeko taldearekin.

ULMA fatxada itxituren soluzioak zein abantaila ditu, zure ustez?
Muntatzean, itxiturak jasotzeko gremio bakarreko langileak behar dira; legeriak ezarritako araudiak beteko direla bermatzen da, horretarako berariaz landutako pakete bat osatzen dutelako; eta azken emaitzaren kalitatea oso ona da.


Fatxada aireztatua hormigoi polimerozkoa da. Zenbaterainoko garrantzia du materialak zuen proiektuetan?
Itxituretan erabili beharreko materialak aukeratzea proiektuak garatzeko funtsezko erabakietako bat da; izan ere, eraikinaren izaera definituko duen azala izateaz gain, hainbat baldintza bete behar ditu faktore hauei dagokienez: iragazgaiztasuna, isolamendu termikoa, muntatzeko erraztasuna, aztarna energetikoaren ekonomia eta kostu ekonomikoak, besteak beste.

ULMAz gain, beste aukera batzuk begiratu al zenituzten? Zergatik hautatu zenituzten gure soluzioak?
Hasiera batean, proiektuak beste material bat erabiltzea aurreikusten zuen, baina berriki sortu den produktu hau proposatu zitzaigunean, abantailak balioetsi genituen eta kostuak lehiakorrak zirela ikusi genuen, batez ere itxituraren pakete osoa aintzat hartuz gero.

Nola definituko zenuke arkitektura bioklimatiko-jasangarriarekiko duzuen konpromisoa?
LKS Ingeniería S.Coop. Enpresa jarrera proaktibo hartzen ari da eraikuntza jasangarri bat garatzeko. Premisa horiekin oin berriko proiektuak garatzeko talde espezializatuak ditugu, baita eraikitako etxebizitzetan eta instalazio industrialetan hobekuntza energetikoak egiteko lan egiten duten teknikariak ere. Era berean, ziurtagiri-emaile homologatuak ditugu (LEED, BREEAM).

Eskatu informazioa/aurrekontu bat