42 etxebizitza ULMAren ISOLA fatxada itxiturarekin

42 etxebizitza ULMAren ISOLA fatxada itxiturarekin

Hospitalet de Llobregat - Bartzelonan 42 etxebizitza libre egin dira “ISOLA” itxitura industrializatuarekin eta lehorreko fatxadaren orri nagusia ULMA hormigoi polimerozko plakekin osatu da.
 
ULMA itxiturak multigeruza itxitura-sistema autosostengatzaileak dira, inguratzaile osoa konpontzen dutenak kasu bakoitzean behar den isolamendu akustiko eta termikoarekin. Eraikitze-sistema arin bat da (92 kl m2 hormigoi polimeroarekin), lehorrean muntatzen dena eta askotariko akaberak lortzeko azal desberdinak kokatzeko aukera ematen duena.
 
Hospitaleteko etxebizitzetan, itxituraren osagaiak pertsonalizatu dira eta kolore argiko hormigoi polimerozko azal bat aukeratu da, “Ura” testurarekin. Testura horrek uhinak marrazten ditu plaketan, proiektuari ukitu pertsonal bat emateko.
 
Gure araua proiektu bakoitzaren premietara egokitzea da; horregatik, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren eskakizunetara egokitzen den sistema hau garatu dugu, aintzat hartuz estankotasunari, haize-presioari, isolamendu termikoari eta akustikoari dagokionez eremu geografiko bakoitzean ezarritako baldintzak. Sistema plural eta zehatz bat da, eskakizun bakoitzarekin optimizatzen dena” adierazten du Xabier Etxebarriak, Itxituren Kudeatzaile Teknikoak.
 
Itxitura-sistema honi esker, sistema nahiz inguratzailea pertsonalizatzeko aukera ematen dugu.
 
Esteka honetan ikus dezakezu sistemari buruzko bideoa.
 
Fitxa teknikoa:

· Zuzendari fakultatiboa: FERNANDO TORTAJADA RODES
· Eraikuntza-enpresa: TARRACO S.A.
· Fatxadaren azalera: 2.000 M2
· Kokapena: CARRER BACARDI DE L'HOSPITALET DE LLOBREGAT

Eskatu informazioa/aurrekontu bat