Amancio Losada arkitektoari, Boirocenterren egileari, egindako elkarrizketa

Amancio Losada arkitektoari, Boirocenterren egileari, egindako elkarrizketa
Amancio Losada arkitektoari, Boirocenterren egileari, egindako elkarrizketa

“Eraikinaren errealitatean datza
ingurumenarekiko benetako konpromisoa”


Amancio Losada Vicentek, Arqo arkitekturako estudioa sortu zuen arkitektoak, 1990ean ekin zion bere ibilbide profesionalari, karrera amaierako COAG saria lortuta. Gaur egun, Arqo estudioak lau bulego ditu Coruñan, eta laster Galiziako hirigintzako estudiorik handienetakoa irekiko du Boirocentro eraikinean.


1. Nork eduki du eragina zure karreran?

Maisu handietatik, Frank Lloyd Wright eta Alvar Alto izan dira beti gehien liluratu nautenak. Arkitektura garaikidean, Alvaro Sizaren eta Portugalgo eskolaren arkitekturaren sentiberatasuna dira, nire ustez, une honetan dagoen hoberena.

2. Arqo Arkitekturako Estudioa sortu zenuen. Zer printzipio ditu gidari estudioak?

Arqo arkitekturako estudio bat da, zeinak proiektu arkitektonikoetan zerbitzu osoa eman nahi duen erlazionatutako eremu guztietako profesionalekin (topografia, dekorazioa, infografia, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa…).

3. Zure estudioan familia bakarreko etxebizitzak, eraikinen promozioak, hirigintzako proiektuak, birgaitze lanak, nabe industrialak eta interiorismo lanak ere proiektatzen dira. Non sentitzen zara erosoen?

Proiektuak egiten sentitzen naiz eroso, proiektuaren gaia edozein dela ere. Denbora eta askatasuna oinarrizko bi kontzeptu dira proiektuan, baina gutxitan daude kontzeptu horiek. Gure kasuan, obra ofizialean hurbildu gaitezke gehien proiektatzearen kontzeptura.

4. Nola ekin zenion Boiroko proiektuari?

Hirian zuen kokalekuan, erreferente bat izan behar zuen eraikinak. Ordenantzak ez zuen leku gehiegi uzten bitxikerietarako, beraz, fatxadaren tratamendua funtsezkoa zen. Boiroko hiriguneko eraikinak askotarikoak direla jakinda, ordena bat ezarri behar zen, harmonia dakarren urrats batzuk eta erritmo garbia. Hori zen neurri handian proiektuaren zeregina.

5. Zer bilatzen ari zinen zehazki?

Hiriaren bilbean modu freskoan eta harmoniatsuan nabarmenduko zen erritmoa bilatzen nuen, ingurunean asaldurarik eragin gabe. Funtsezkoa zen “konpasa” aurkitzea. Fatxada lerroak eta horma ataletako materialak ziren hiriaren egoerara eta beharrezko berezitasunera moldatzeko erabili beharko genituen elementuak. 

6. Zergatik aukeratu zenuten ULMA Architectural Solutions?

Hormigoi polimeroa material aparta da, nire ustez. Obra honetan, proiektuaren ideia gauzatzeko funtsezkoa zela iruditu zitzaidan. Materialak bereizitasun eta gaurkotasun nahikoa eman behar zien bere elementuei, hizkuntza nahasgarria izan ez zedin. ULMArekin ari ginen lehen aldia zen, baina, bere ekipoarekin, lehenengo unetik ikusi genuen proiektuaren premiak asetzeko moduan zeudela.

7. Hormigoi polimeroak eragina eduki al du erabakian?

Erabakiaren aurretik eta ondoren bazegoen materiala. Polimeroaren ezaugarriak emango zituen material bat eduki ezean, lanak oso bestela izan beharko luke.

8. Galiziako arkitekturan harria erabili ohi da eraikuntzan. Zaila egiten zaizu hormigoi polimeroaren moduko material bat sartzea zure proiektuetan?

Obra zibilean ez da zaila. Zaila izan da, benetan, hormigoi polimeroa etxebizitzen promozioetan sartzea. Galiziako merkatuak ez du material berri hauen balioa ezagutzen, eta, sustatzailea sartzen saiatzen bada ere, beldurra dago azken bezeroak (etxebizitzaren eroslea) ez ote duen jakingo materiala balioesten. Horrenbestez, arriskutsua da sustatzailearentzat. Galizian, materiala harria ez bada errezeloa dago, kalitate txarragokoa dela eta kostuak merkatu nahi direla pentsatzen baita.
Asmoa zen Boirocentro eraikina ULMA Architectural Solutionsen fatxada aireztatuarekin egitea. Halere, enpresa sustatzaileak galdeketa bat egin zuen inguruan, jakiteko ea zer ezaugarri baloratuko zituzten erosleek etxebizitza bat erostean, eta inkestaren emaitzak ikusita harriz egiteko erabakia hartu zuten.

9. Fatxada aireztatua erabiltzen duzu zure proiektuetan, eraikinen portaera termikoa nabarmen hobetzeko. Ingurumenarekin konprometituta dagoen arkitektoa zarela sentitzen duzu?

Ingurumenarekiko benetako konpromisoa eraikinaren errealitatean datza, eta hortxe bilatu behar da. Eraikinek eragin dezaketen aurrezpen energetikoa funtsezkoa da, nahiz eta batzuetan “ikusten ez diren” soluzioekin egin. Eguzki panelak edo hondakin urak birziklatzeko sistemak orokorrean erabiltzea da bultzatu ohi diren neurrietako bat, eta kasu askotan ingurumeneko ondorioen balantzea negatiboa da. Inork ez du galdetzen zenbat kostatzen zaion ingurumenari eguzki panel bat fabrikatzea eta zenbaterainoko etekina ateratzen dion gero bigarren bizilekuen eraikinetan erabiliz, urtean hilabete batean edo bitan erabiltzen diren eraikinak izanik. Fatxada aireztatuaren moduko eraikuntza neurriak askoz eraginkorragoak dira beti, eta ingurumenarekiko konpromisoaren adibide garbia dira.

10. Zer obra egin nahi zenukeen eta ezin izan da egin?

Karrera amaierako proiektua. Liburutegi Nazional bat San Martin Pinarioaren inguruan, Santiagoko hirigune historikoaren erdi-erdian. Horrelako proiektuak hainbeste sartzen dira zure barruan, non bizitza osoa ematen duzun proiektua gauzatu nahian, nahiz eta jakin ez dela inoiz posible izango. Horregatik izango da, seguruenik.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Aurrefabrikatuen Dossierra

Aurrefabrikatuen Dossierra

Deskargatu
Aurrefabrikatuen Liburuxka

Aurrefabrikatuen Liburuxka

Deskargatu