Soluzio pertsonalizatuak

Soluzio pertsonalizatu bat behar duzu zure eraikinerako?

Neurrira egindako soluzioak eskaintzen dizkizugu, proiektu bereiziak lortzeko obra berrietan nahiz birgaitzeetan. Premia bakoitzari egokitutako soluzio berritzaileak sortzen ditugu azkar batean, gure produktuen sail teknikoaren esperientziari esker.

FORMA, TAMAINA eta TESTURA pertsonalizatuak eskaintzeko gaitasuna dugu.

Bideo honetan ikus dezakezu.

Gure ahalmenak definitzeko modu onena egindako proiektuak erakustea da, ULMAren eta proiektuaren egileen arteko elkarlanari esker lortutako pertsonalizazio mailaren eredu gisa.

LA MORALEJA PROIEKTUA

Sormenezko formak dituzten terraza-fronteak

Eraikinaren kaltetutako pieza originalak hormigoi polimerozko soluzio pertsonalizatu batekin ordeztea erabaki zen. Antzeko piezak, baina gogorragoak, lortzeko, fatxadaren zati handi bat eskaneatu behar izan zen, modelo horren 3D inprimaketa-pieza bat izateko. Pieza horretatik abiatuta, moldeak fabrikatu ziren eta piezak fatxadan instalatzeko azpiegitura espezifiko bat garatu zen.

Informazio gehiago

TESTURADUN TERRAZA-FRONTEEN PROIEKTUA

Testura pertsonalizatua duten terraza-fronteak

Piezaren berezitasun nagusia pizarra itxurako testura berezia da, estetika eta berrikuntza uztartzen dituena. «Bereziki harro gaude lan honetaz, inguruko fatxadarik ikusgarrienetakoa delako eta eraikinaren itxura erabat aldatu duelako. Horri esker, ondare gisa duen balioak nabarmen egin du gora, jabeen mesederako.»

Informazio gehiago

ALCOY-TERRAZA-FRONTEEN PROIEKTUA

Tamaina pertsonalizatua duten terraza-fronteak

Eraikinak pitzadurak eta hausturak zituen plakazko estalduretan, armaduren harrizko gainestaldura ez baitzen nahikoa. Proiektura egokitutako pieza espezifikoak diseinatu eta fabrikatu dira, eraikinak balkoi-fronteetan, horma-atal itsuetan eta leihoen azpaduretan dituen akabera desberdinei soluzio bat emateko.

Informazio gehiago

BALKOI PERTSONALIZATUEN PROIEKTUA

Balkoiko lauza pertsonalizatuak, fatxada deigarri bat lortzeko.

Pieza aurrefabrikatu bat diseinatu da neurrira, Valladolideko Tempo eraikin ospetsuaren balkoiaren hegal estrukturalerako. Konplexutasun maila altuko pieza da, haren tamaina eta pisuagatik, eta balkoia forjatuari eustea ahalbidetu du, jatorrizko baranda mantendu ahal izateko.

Informazio gehiago

LAMA PERTSONALIZATUEN PROIEKTUA

Mallorcako Banca March eraikinaren fatxadarako lamak.

Eraikinaren fatxada zutabez inguratuta zegoen, eta arkitektoek estali egin nahi zituzten, estetikoki askoz ere erakargarriagoa den fatxada bat lortzeko. Horretarako, ULMAk lama bereziak diseinatu eta fabrikatu zituen, eraikinaren premietara egokituta.

Informazio gehiago

ESERLEKU AURREFABRIKATUEN PROIEKTUA

Eserleku pertsonalizatuak Viladecans Saltoki-gunerako

Eserleku biribilak osatzen dituzten pieza kurbatuak dira. Eserleku horiek irlatxo gisa balio dute, haien barnean elementuak konbinatzeko. Iturriak eta landaredia konbinatu dira, eremuak itxura atsegin eta harmoniatsua izan dezan erabiltzailearentzat.

Informazio gehiago

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak