Arkitekturaren eta industriaren arteko konplizitatea: Gijongo eliza

Arkitekturaren eta industriaren arteko konplizitatea: Gijongo eliza

Industrializazioa etorkizunerantz begira jarri da, eta guk enpresa gisa dugun konpromisoa argia da. Proiektuaren egileen eta gure departamentu teknikoaren arteko harreman estuari esker, gero eta malguagoak izaten eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ahalegintzen gara.

Proiektu honetan, Gijongo Paduako San Antonio elizaren gorputz nagusiari eusten dioten arkuak estaltzeko pieza batzuk birgaitzea eta garatzea zen helburua. Era berean, kontrahormak indartu dira, material aurrefabrikatu eta arin batekin: hormigoi polimeroarekin.

Arkuak kolore beltzean nabarmendu dira 16 m garai den ganga zurian, eta horrek modernotasun ukitua eman dio.

Honela adierazi du Marcelino Galan Feito arkitektoak: “ULMAk estandarizaziotik irten eta proiektu bereziak garatzerakoan sortzen diren beharrak bideratzeko gaitasuna erakutsi zuen, eta oso pozik gaude Departamentu Teknikoaren lankidetzarekin. Arkitektook faltan botatzen dugu industriek denbora gehiago ez igarotzea sortzen zaizkigun arazoei konponbidea bilatzen".

Ikusi birgaitze lanari buruzko bideoa.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Aurrefabrikatuen Dossierra

Aurrefabrikatuen Dossierra

Deskargatu
Aurrefabrikatuen Liburuxka

Aurrefabrikatuen Liburuxka

Deskargatu