Hormigoi polimerozko terraza aurrealdeak, pertsonalizatuak eta sormenezkoak Moralejan (Madril)

Hormigoi polimerozko terraza aurrealdeak, pertsonalizatuak eta sormenezkoak Moralejan (Madril)

Moraleja auzoko (Madril) bizileku bat, 50 urte baino gehiago dituena; urteen eta eguraldiaren eraginez, terrazetako piezak zahartuta zeuden eta erortzeko arriskua zegoen.

ARAZOA

Aurrealdean pitzatutako panelak zeuden, armaduren egoerarekin bat. Era berean, behealdean ere luzetarako pitzadurak ikus zitezkeen, gune horretako panelaren armaduraren egoerarekin ere bat zetozenak.

Gainera, jardineretako ur iragazketek eragina zuten aurrefabrikatutako paneletan, armadurak eta horiek oinarritzen diren egitura laguntzailea herdoilduz.

Jabeek hondatutako pieza originalak aldatzea erabaki zuten, sormen handiko formak dituztenak eta eraikinari pertsonalitate handia ematen diotenak.

SOLUZIO PERTSONALIZATUA

Soluzio pertsonalizatua izan denez, antzeko piezak lortu ahal izateko, baina iraunkorragoak, ULMAk eraikineko fatxadaren zati handi bat eskaneatu behar izan zuen lehen zegoen modeloaren pieza lortu ahal izateko 3D inpresioan. Lehenengo pieza horretatik abiatuta, moldeak egin ziren eta lehen prototipoak lortu ziren. Horiek obrara bidali ziren eta bezeroaren behin betiko oniritzia jasotakoan azpiegitura espezifikoa diseinatu, definitu eta garatu zen piezak fatxadan jartzeko.

Terrazetako eta etxebizitzetako aurrealdeko karelak aldatu dira solairu guztietan, hor sartzen dira fatxadaren estaldura osatzen duten kanpoko panelak, fabrikako adreiluzko arkugainerak eta panelen barrualdean kokatutako jardinerak eta horien inpermeabilizazioa.

ULMA SISTEMA INTEGRALA:

ULMAk sistema integrala eskaintzen die bezeroei eta hasieratik amaierara laguntzen die: proiektuaren behar zehatzak aztertzetik obra amaierara arte, preozesu guztian, instalazioa barne, aholkularitza eskainita.

Obra honetan zehazki, arkitekto arduradunak, Juan Carlos Sorianok, bere esperientzia zein izan den azaltzen digu: “panelak ULMArekin egiteko ideia sortu zen momentutik bertatik egokitzeko gaitasuna erakutsi dute, azkeneko modeloa lortu arte. Era berean, estudioak momentu hori behar izan duen aholkularitza jaso du. Obrako faseak amaitutakoan azken emaitza ikusita gogobetetzea oso ona izan da. Uste dut fatxadetan material hau sartzeak horien iraunkortasuna bermatzen duela”.

HORMIGOI POLIMEROZKO AURREFABRIKATUAK:

“Material homogeneoa da, armadurarik gabea, monolitikoa eta oso iraunkorra urarentzako. Era berean, materialari esker piezak ondo moldatzeko aukera izan dugu eta eraikinak zuen estetika berbera daukan panela lortu dugu” ondorioztatu du Juan Carlos Sorianok.

ULMAk forma eta testura desberdineko soluzioak eskaintzen dizkie bezeroei, non garrantzitsua den proiektu bakoitzak behar duen pertsonalizazioa eskaintzea eta proiektu egileari beti babesa ematea.

Proiektuaren bideoa.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Aurrefabrikatuen Dossierra

Aurrefabrikatuen Dossierra

Deskargatu
Aurrefabrikatuen Liburuxka

Aurrefabrikatuen Liburuxka

Deskargatu