• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

ULMA Rapidlock®, finkapen sistema berria

ULMA Rapidlock®, finkapen sistema berria

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


Itxiera azkarra; segundo bat baino azkarrago, torlojurik gabe eta soilik eskuak erabilita ULMA Hormigón Polímerok, drainatzeko bere produktu linearen bidez, Rapidlock® presio bidezko finkapen sistema berritzailea aurkezten du, torloju bidez itxitako Screw sistema trukagarria duena ULMA Hormigón Polímeroren RapidLock® presio bidezko finkapen sistema berriak sareta kanalaren gorputzari lotzea ahalbidetzen du, modu azkar eta fidagarrian eta apenas esfortzurik egin gabe. Sistema erraz honek ez du inolako erremintarik behar saretak jarri edota kentzeko, eta aipagarria da kanal bakoitzean dituen 8 finkapen puntuek bermatzen duten segurtasunagatik. Horiek modu bateratuan jarduten dute. Azken belaunaldiko materialekin egindako RapidLock® finkapenak aukera ematen du saretak soilik oina zapalduta jartzea eta eskuekin kentzea; horrela, denbora eta dirua aurrezten da instalazio prozesuan, eta ondoren egin beharreko mantentze lanak errazten ditu. ULMA RapidLock® - Abantailak Finkapena 8 puntutan: 8 puntutan oinarritutako finkapen sistemak egonkortasun eta indarren banaketa hobea eskaintzen ditu sareta eta kanal osoan. Finkapen tentsio jarraitua: Kanal metro bakoitzeko jarritako 8 tentsio-gakoak saretaren baitan tentsio jarraitua sortzeko diseinatu dira; horrela sareta kanalari lotuta eusten zaio eta ibilgailuen joan-etorriek eragindako errebote efektua saihesten da. Rapidlock eta Screw sistema trukagarriak ULMA Rapidlock berriak bere osagarri den sistema bat dauka, torloju bidez itxitako Screw sistema, karga handieneko guneetara bideratua dagoena. Horrela, finkapen sistemak aldatu eta konbinatzeko aukera dago: - Jada kanalak instalatuta daudenean ere bai. - Sareta aldatzeko beharrik gabe. - Soilik finkapen elementuak aldatuta.