Zergatik ULMA?

Sareta artekatua

Estetika eta gaitasun hidraulikoa

SARETA ARTEKATUA sistema integral baten parte da; sareta, kanala eta erregistra daitekeen kutxatila multzoak osatzen duena, drainatze linearen mantentze optimorako. "T" edo alderantzizko "L" formako sareta modeloa da, bere estetikagatik nabarmentzen dena nagusiki, izan ere, ezin hobeto egokitzen da zolan (izan hormigoia, galtzada-harria edo baldosa) hiriko paisaiarekin erabat mimetizatzea lortuta.

Informazio gehiago

Kompaqdrain kanal konpaktuak Max Flow sistemarekin

Drainatze gaitasun handia eta segurtasun maximoa

Bereziki diseinatu trafiko intentsitate handiko guneetarako, hormigoi polimeroan egindako kanal konpaktu hau egokia da F900 karga klasera arte, EN-1443 arauaren arabera. Autobideek, aireportuek, zerbitzuguneek eta joan-etorri handiko bestelako guneek drainatze altua eta segurtasun maila gorena eskatzen dute, eta KOMPAQDRAIN® sistemak eskakizun horiei erantzuten die, merkatuan bakar egiten duten ezaugarriei esker.

Ezagutu Kompaqdrain sistemaren abantailak

% 2,5eko malda duen kanala

Gaitasun hidrauliko handiagoa, malda duten kanalekin

Maldadun kanal hauek merkatuan % 2,5eko benetako malda duten bakarrak dira. Markatutako malda horri esker, gaitasun hidrauliko handiagoa dute eta toki batzuetan, hala nola aireportuetan, maldek eragin ditzaketen mugak gainditzen laguntzen dute.

Informazio gehiago

Kalkulu hidraulikoa

Proiektu bakoitza aztertzen dugu soluziorik hoberena bermatzeko

Proposatutako kanalizazio sistemak bai ebakuazio gaitasunean bai kostuan egokienak direla bermatzeko, ULMA Architectural Solutions enpresak plataforma anitzeko softwarea garatu du, proiektu bakoitzaren azterketa hidraulikoa egiteko eta kanal egokia zehaztasunez definitzeko aukera eskaintzen duena.

Kalkulu hidraulikoari buruzko informazio gehiago

Gure materiala: hormigoi polimeroa

Ezin hobea da material jariakorren ebakuaziorako

Material honen izaera polimerikoari esker, aurrefabrikatuek gainazal lisoak eta marruskadura baxukoak izatea lortzen da. Hori dela eta, fluidoak azkar kanporatzen dira, eta uraren xurgatze-indizea ia zero da, hormigoi tradizionalaren indizea % 5-10 artekoa den bitartean.

Hormigoi polimeroari buruzko informazio gehiago

Kalitatearekiko konpromisoa

Kalitatearekiko dugun konpromisoa gure balio garrantzitsuenetakoa da. Kalitatea eta berrikuntza sustatzen ditugu, etorkizunerako berme bakarra direlako. Faktore estrategiko horiek oinarria gure pertsonen konpromisoan datza.

Burututako hobekuntza eta egokitzapen prozedura guztiek agerian jartzen dute ULMA Architectural Solutions osatzen dugun bazkide eta langile guztion inplikazioa enpresa jardueraren garapena etengabe hobetzeko.

ISO 9001 zirutagiria dugu

First slide