Elkarrizketa Lugano dorrearen egile Adolfo Rodriguezi

Elkarrizketa Lugano dorrearen egile Adolfo Rodriguezi
Elkarrizketa Lugano dorrearen egile Adolfo Rodriguezi

“Etorkizuneko eraikinean, diseinuaren funtsezko zatia izango da iraunkortasuna”



Adolfo Rodriguezek Santiago Calatravaren estudioan ekin zion bere ibilbide profesionalari,  eta han 10 urte baino gehiago egin zituen lanean. 2004an, bere arkitektura estudioa ezarri zuen Valentzian, eta lehen enkargu profesionalak lortu zituen hainbat lehiaketatan parte hartuta eta lehiaketa horiek irabazita. Duela gutxi bere proiektuetako baten lanak amaitu ditu.  Lugano dorrea da, Benidormeko etxe orratzik altuena eta Mediterraneoko erreferentziako eraikinetako bat. ULMA Hormigoi Polimeroa presente dago proiektuan, bere Fatxada Aireztatuen lerroaren bitartez.


1.- Valentziako hiriaren birmoldaketa bizi duzu subjektu aktibo gisa, zer iritzi duzu hiriak azken urteetan eduki duen eraldaketa arkitektonikoaren gainean?

Azken hamar edo hamabost urteetan Valentziak hiri bilakaera handia bizi du, eta horrek utzi dio hiriaren hainbat alde garatzen.

Emaitza positiboa dela uste dut; hiriak gune eta eraikin publiko handiak irabazi ditu, zeintzuek kultur eta aisialdirako eskaintza handiagoa ematen baitiote, eta konexio handiagoa lortu du itsasoarekin, aldi berean itsasbazterreko gunearen erabilera eta aprobetxamendua nabarmen hobetuta. Baratzak, osterantzean, hiriak aurrera egitearen ondorioak pairatu ditu ezinbestean, eta alderdi hori kontrolatu egin behar da etorkizunean.

2.- Santiago Calatravaren estudioan egin duzu lan hainbat urtetan. Haren arkitekturak eragin dizula sentitzen duzu?

Arkitekturaren historian orrialde garrantzitsua idatzi duen arkitekto batekin lan egin izana pribilegioa da niretzat. Eskuratutako esperientzia profesionalarekin konplexurik gabe aurre egin ahal diet proiektuei, proiektutakoa garatu eta gauzatu ahal izango dudan segurtasunarekin. Hori da urte horietan egin dudan lanaren eraginik handiena. 

Halere, lantaldea gaztea dugu, eta proiektu bakoitzari zerbait erabat berria balitz moduan egiten diogu aurre, aurreiritzirik eta aurrekaririk gabe, eta esperimentazioa sormen prozesuaren funtsezko zatitzat hartuta.


3.- Nola heldu zenion Lugano dorrearen proiektuari? Nola sortu zen proiektua?

Proiektua eraikin enblematiko bat sortzeko asmoarekin sortu zen, eta Benidormeko skylinearen barruan eraikin berezi bat sortzeko aparteko aukera aprobetxatzeko ilusiorik handienarekin heldu diogu.

Lursailaren berezitasuna dela-eta, Levanteko hondartzaren ondoko gune jaso batean baitago, erabaki zen eraikina lursailaren beheko aldean kokatzea, hiritik hurbilago dagoen gune batean. Horrela, lursailaren gainerakoa libre uzten da, zeinak mendiarekin batera gora egiten duen, bertan dagoen landaredia eta gune naturalak errespetatuta.

Kontuan hartuta Helada mendilerroko mendian kokatutako lursailaren baldintzak, mendiak itsas mailarekiko duen altuera eta inguruko paraje naturalaren zalantzarik gabeko edertasuna, alderdi horiek ahalik eta gehien bultzatzen saiatu zen, proiektuaren eta sortutako bizitegi multzoaren onurarako.
Eraikina menditik “jaio zen”, eta mendiarekin bat egiten du lehen solairuetan, zerua eta itsasoaren eta inguruan dituen mendien ikuspegi pribilegiatuak bilatzeko.

4.- Zer bilatzen ari zinen zehazki? Nola garatu da?

Helburua da lursailaren eraikigarritasun bertikala biltzea, lurzoru kopurua handia liberatuta berdeguneetarako eta gune urbanizatuetarako, terraza zabalak eta hondartzara eta mendialdera bista ederrak dituzten apartamentuak sortzea, eta lursailaren eta inguruko guneen aldeko baldintzatzaileak ahalik eta gehien bultzatzea.

Benidorm hiriaren baldintza naturalak bultzatu nahian garatu da proiektua; eguzkia, itsasoa, ikuspegiak, aireztatze naturala eta gurutzatua… eraikinaren etekin globala hobetzen duten eta multzoari efizientzia energetiko nabarmena ematen dioten faktoreak dira.

Inpermeabilizazio eta isolamendu akustiko zein termikoari buruzko arauek kanpoarekiko erlazio elementuetarako (fatxadak) eta barruko zatiketetarako  ezarritako baldintza minimoak hobetzen dituzten eraikuntzako soluzioak erabili dira, eta horrek nabarmen hobetzen ditu etxebizitzen erabiltzaileen erosotasun baldintzak.


5.- Beste teknika batzuetatik aparte Fatxada Aireztatua erabiltzen duzu proiektuan, eraikinaren portaera termikoa nabarmen hobetuta. Ingurumenarekin konprometitutako arkitektoa zara…

Zorionez, ingurumenaren alderdia gizarteko eremu askotan dago presente, eta uste dut eraikuntzaren eremuan, zehazki, asko aurreratu dela azken urteetan, prozesuan parte hartzen duten agente guztiei esker, sustatzaile, eraikitzaile, arkitekto eta, bereziki, arkitekturan ingurumenari lotutako soluzio berriak eta hobeak garatzen, ikertzen  eta ezartzen ahalegintzen diren enpresei esker, alegia.

Oraindik asko dago egiteko, bereziki azken bezeroaren kontzientziazioari dagokionez, bera baita azken hitza daukana, baina bide hori bultzatu  egin behar da, nire ustez etorkizuneko eraikuntzetan diseinuaren funtsezko zaita izango da-eta.

6.- Hormigoi polimerozkoa da Fatxada Aireztatuta. Zer garrantzi dauka materialak zure proiektuetan? Material hori ezagutzen al zenuen?

Materialek funtsezko garrantzia dute gure proiektuetan, izan ere, sortutako bolumenaren azken irudia dira eta kasu bakoitzean aparteko izaera ematen diote.

Hormigoia oso material garrantzitsua da gure proiektuetan, bere berezitasunak baliatuta forma bereizgarriak lortu baitaitezke, egiturako elementu gisa erabiltzeaz gain.

Batzuetan, Lugano dorrearen kasuan, esaterako, hormigoia erabili dugu, agerian utzita, egituraren elementuak indartzeko, eraikinaren azken irudia eratzen duten elementuak diren heinean.

Ideia horrekin bat eginda, garbi geneukan fatxadako materiala hormigoia izan behar zela (aurrefabrikatua, plaketan…), zati trinkoekin eta hutsuneekin jolastu eta irudi sendo eta erabatekoa sortu ahal izateko eraikinaren azken osaeran.

Hormigoi polimeroak abantaila asko eskaintzen dizkigu:

- Eraikuntzaren xehetasunei irtenbidea emateko fatxada aireztatutako sistema bat eta hormigoi armatuzko hormak erabiltzeak egin du eraikinak inertzia termiko handia edukitzea eta horri esker Benidormen baldintza klimatikoak hobeto aprobetxatu ahal izatea eta neguan zein udan aire girotzean energia gutxiago gastatzea.

- Eraikinak dituen akabera ugariek eta pieza formatu desberdinek fatxadaren modulazioarekin jolasten uzten digute, eta eraikinari hurbileko guneen gainean argitasuna namarmentzen duen kolore zuri berezi bat ematen.

- Fatxada aireztatu bat sartzeak fatxadaren portaera termikoa hobetzen du, barruan sortarazten duen konbekzioko korronterari esker.

- Fatxada egitura batean ainguratutako azpiegitura metaliko baten bidez kokatzeak bermerik handienak ematen ditu, Egokitasun Teknikoaren Dokumentua duelako eta obra berezi horretara egokitzeko azterketa espezifikoa egin delako.

- Hitz batean,  hormigoi polimeroak moldakortasun handia eskaintzen digu eta azken produktuaren homogeneotasuna ziurtatzen du.

7.- Lugano dorrearen eraikinaz aparte, Benidormeko Monaco Hotela, Casino Hotela, Mediterraneo dorrea, 56 altuera multzokatuak dituen eraikina eraberritu dituzu. Nondik datorkizu etxe orratzekiko duzun erakarpena?

Printzipioz, edozein obra arkitektonikok erakartzen nau, berdin izanik altuerako eraikina bada, museoa  bada, etxebizitza bat bada, etab. Denak erantzukizun eta sentiberatasun handiz egitekoak dira, proiektuaren azken helburua erreferentziako obra bihurtu dadin.  Halere, egia da gaur egun altuerako eraikin batek berez badituela, hasteko, baldintza bereziak  eta baldintza horiek interesgarri egiten dutela horrelako eraikinak eta gizartean, estetikan, ekonomian, eraikuntzan, ingurumenean eta beste hainbat eremutan dituen inplikazioak zehaztasunez aztertzea.

8.- Diozunez, eraikuntza bertikala ugarituko da datozen 15 urteetan… uste al duzu bertikaltasuneranzko joera saihestezina dela eraikuntza iraunkorra sustatzeko?

Eraikinen bertikaltasunak berez ez du iraunkortasuna ekartzen, agian kontrakoa. Halere, altuerako eraikuntzekin batera neurrizko hiri planifikazioa egiten bada, gune libreak hazkundearen protragonistak izanda, uste dut arkitektura iraunkorra eta lurraldearekin eta ingurumenarekin errespetutsuagoa izan daitekeela.

Bertikaltasunal  da egungo joera, baina garrantzitsua da, nire ustez, paisaia, gune publikoa, hiritarra eta eraikinaren hiriarekiko harremana presente edukitzea. Zoritxarrekoa litzateke soilik altuerako eraikinak planifikatzea, ohiko eraikinetan planifikatu den moduan egitea.

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak