ULMA Fatxada Aireztatua efektu optikoarekin Madrilgo Santa María de la Paz Abegi-Zentroan

Santa Maria de la Paz abegi-zentroak 1981ean ireki zituen ateak etxerik gabeko pertsonei babesa eta arreta osoa emateko misioarekin. Egun, instalazioak aldatzeko obren barruan, Babes-Egoitza zentroa eraiki da 110 pertsonentzako tokiarekin. Proiektuaren helburu nagusia espazio erosoak sortzea zen, bai barruan eta bai kanpoan, zerbitzua eskaintzen zaien etxerik gabeko pertsonek  maila pertsonalean, fisikoan eta psikologikoan bizi duten egoera zaila kontuan hartuta.

Premisa horien barruan, proiektuaren ardura izan duten arkitektoek “DAU Arquitectos”  “fatxadaren diseinua erakargarria eta,  ordena modular, dotore eta diskretu baten barruan, erabiltzaileei poztasun pixka bat eman ahal ziena” izatea nahi zuten.  

Testuinguru horretan, UR testura aukeratu zuten, efektu optiko ikusgarria eskaintzen duena. Fatxadan kolore desberdinak erabili direla ematen du, ilusio hori sortzen du, nahiz eta, benetan, kolore bakarra den, tonu desberdinen efektua lortzen duena.  Testuraren akaberari esker lortzen da hori, norabide desberdinean instalatutako uhinei esker (bertikala, diagonala eta horizontala).

Gogobetetasuna eta harrotasuna azken emaitzarekin

Lehen aldia da arkitektura estudio horrek ULMA Architectural Solutionseko hormigoi polimeroko fatxada aireztatuekin lan egiten duena, “testura eta kolore aniztasunari dagokionez, materialak eskaintzen dituen aukerek erakarri gintuzten, eta, ULMA enpresa serioa izateak eta sektorean esperientzia izateak”.

Behin obra amaituta, amaierako emaitzarekin pozik geratu dira: “Gogobeteta geratu gara,   hasierako bileretatik ohartu ginen erabateko eraikuntza soluzioa planteatzen zigutela, akabera materialen inguruan (bere berezitasun guztiekin) eta subegitura eramaileen inguruan. Ondoren, ULMAko taldeak parte hartu zuen sortu ziren ataltzeen aldaketetan, fatxadaren kalitate handiko amaierako akabera lortzeko, akaberarekin bereziko harro gaude”.

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Koloreak eta testurak

Koloreak eta testurak

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak