ULMA Aita Menni Fundazioarekin lankidetzan, Santanderren

ULMA Aita Menni Fundazioarekin lankidetzan, Santanderren

ULMA Architectural Solutions Santanderren dagoen Aita Menni ospitalearen handitze eta berritze osoan laguntzen ari da.

Ospitaleak ia 400 plaza ditu, ohe kopuruari dagokionez Kantabriako bigarren ospitalea da eta bere hobekuntzarako inbertsio handia egingo da.

Ospitaleko lanak 2013an hasi ziren, jarduera osoa gauzatuz eraikinaren inguratzaile termikoan eta bere barne banaketetan.

Proiektua indarrean dago, izan ere fase desberdinak ditu. Lehen fasean Bihotz Sakratuaren pabiloia eraberritu zen, 2013an osatu zena. Bi urte beranduago, 2015ean, “komunitatea” eraikinaren eraberritzea amaitu zen, eta aurten erabilera anitzeko eraikin berria egikaritu da.

Ospitalea osatzen duten eraikinak 60ko hamarkadan sortu ziren eta proiektu honen helburuetako bat izan da, zentroa handitzeaz gain, lehendik dauden eraikin horien itxura berritzea egungo beharrei erantzun eta behar horietara egokitu daitezen, egungo kode teknikora egokituz isolamendu termikoari dagokionez eta barne funtzionalitate handiagoa bilatuz.

Horretarako, ULMA fatxada aireztatua aukeratu da, proiektuaren beharretara ezin hobe egokitzen den materiala baita. Gure soluzioak obraren eskaera estetiko nahiz funtzionalei erantzuten die, izan ere neurri desberdineko plakak egin daitezke, proiektuaren berezitasun guztietara egokituz.

Formatu askotariko plakak instalatu dira, 400 mm-ko altuerakoak nagusituz, eta aire eta ura testurak konbinatu dira M05 kolorean. Gainera, bi akaberak bisualki apurtzeko, 20 mm-ko juntura sakoneko profil berezia gehitu da euren artean.

Aurretik beste 4 fase gelditzen dira eta ULMA fatxada aireztatuak isolamendu termikoko bere abantailekin laguntzen jarraituko du, energia aurrezpena, iraunkortasuna eta elementu atmosferikoekiko babesa eskainiz, horrela azken erabiltzailearentzat inguru osasungarriagoa eta erosoagoa sortuz.

FITXA TEKNIKOA:
• ARKITEKTOA: Fernando Vega.
• ERAIKUNTZA ENPRESA: ASCAN.
• AZALERA: 3500m2. Proiektuan guztira: 10000m2.
• TESTURA: AIREA ETA URA, Vanguard gama
• FORMATUA: Formatu askotarikoak luzeran, 400 mm (H) nagusituz.
• KOLOREA: M05

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu