LEED ziurtagiria lortu duen lehen eraikin publikoa Espainian

LEED ziurtagiria lortu duen lehen eraikin publikoa Espainian
LEED ziurtagiria lortu duen lehen eraikin publikoa Espainian

Ca L’Anita eraikin soziokulturala

Obra


Roses-eko hirigune historikoan kokatutako eraikin hau, garai batean “Estanco de la Punta de Anita” izena zuena, ekipamendu soziokulturala da orain; izan ere, lehengo jabeak baldintza horrekin eman zion jabetza udalari. Eraikinaren proiektua EXE Arquitectura enpresak egin du, eta jasangarritasun-irizpide gorenak betetzeko diseinatu da bereziki. Hala, Espainian LEED ziurtagiria (Leadership in Energy and Enviromental Design) A sailkapen energetikoa duen lehenengo ekipamendu kulturala bihurtu da.

Beharrezko isolamendu akustiko eta termikoarekin inguratzaile osoa konpontzen duen multigeruza itxitura-sistema autosostengatzaile batekin eraiki da. ULMA hormigoi polimeroaren negozio-linea BERRIA da: Fatxada itxiturak.

Eraikitzeko sistema arin bat da, lehorrean muntatzen dena eta bestelako abantaila batzuei esker nabarmentzen dena; esaterako, bizkor instalatzen dela, obran hondakin gutxi sortzen dituela eta energia aurrezten duela.

Pertsonalizazioa eta omenaldia.

Eraikinaren azalerako hormigoi polimerozko plakak hautatu dira, eta oso akabera berezia eta pertsonalizatua lortu da. Omenaldi egin nahi izan zaio Anna Marés, aurreko jabeari eta, horretarako, zulatutako plaka batzuk kokatu dira, elkarrekin irudi geometriko batzuk osatzen dituztenak, jatorrizko lurra apaintzen zuen mosaikoaren marrazkia irudikatzeko. Kontu handiz instalatu dira, pieza bakoitza behar bezala kokatuta dagoela ziurtatuz, amaierako marrazkia behar bezala ikus dadin.
Helburua kokaleku horren iragana nabarmentzea izan da. Bertan eraikitako eraikin berria Estanco de la Punta de Anita ospetsuaren lekuko izango da.

Jasangarritasuna.

Proiektu honetan eraikitzeko sistemen azken berrikuntzak aplikatu dira, eredu jasangarriagoak eta ingurumena errespetatzen dutenak garatzeko helburua dutenak. LEED ziurtagiria lortzeko irizpideen arabera egin da lan. Kutsatzeari eta baliabide berriztaezinak erabiltzeari dagokionez, ingurumenari kalte gutxien egiten dioten material eta teknikak aukeratzen dira eta, horretarako, kontuan izaten dira fabrikatzeko prozesua, obran jartzea, mantentze-lanak eta birziklatzea, eta gogoan hartzen dira eguzki-erradiazioa eta energia-kontsumoa bezalako alderdiak.

Eraikin baten jasangarritasuna definitzeko faktore garrantzitsuena uraren eta energiaren erabileran duen efizientzia da. Hori guztia aintzat hartu da eta, energia-efizientzia eta ingurumen-balioak hobetzeko, honako hauek erabili dira: ULMA fatxada itxitura: obra lehorraren bidez egiten da (isolamendu termiko eta akustikoa), estalki begetala du (isolamendu termiko hobea, CO2 gehiago xurgatzen du, euriaren jariatzea kontrolatzen du, kutsadura-partikulak biltzen ditu, e.a.), beroa berreskuratzeko aukera ematen duten aireztapen-sistemak ditu, eta mikroturbina bat estalkian, haize-energia sortzeko.

EXE ARQUITECTURA proiektuaren egileak: Bartzelonan ikerketa bat egin zen, honako helburu honekin: kalitate arkitektonikoa eta bezeroekiko zerbitzuaren kalitatea uztartzen dituzten proiektuak egitea, proiektuaren, eraikuntzaren eta kudeaketaren ikuspegi integraletik, nahi hori konpromiso etiko batekin bateratuz. Konpromiso horrek barne hartzen du administrazio publiko eta pribaturako (eskola-arkitektura, etxebizitza soziala, ekipamenduak, e.a.) obrak egitea eta proiektuek ahalik eta jasangarritasun maila handiena izatea (kostu ekonomikoen eta ingurumen-kostuen egiaztapena, ebaluazioa eta murrizketa).

Proiektu honetan, zehazki, EXE Arquitectura enpresaren lana proiektuaren kokalekuaren ingurunearekin bat datorren eraikin bat diseinatzea izan zen; alegia, Costa Bravako mehelin arteko etxe tipikoekin bat datorrena. Erronka, ordea, eraikinaren modernotasun irudia eta ekipamendu berezia izatearen dimentsioa ez galtzea zen, eta arkitektura jasangarriaren ikono izatea.

Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa zen fatxadaren materialak uniformetasuna ematea inguratzaile osoari, eraikinaren sarrerako ataripearen gainean masibotasun-itxura izatea, eta fatxada-azalaren atzean mota desberdinetako leihoak irekitzeko aukera eskaintzea, leihoaren erabileraren edo funtzioaren arabera. ULMAk proposatutako eraikitze-sistemak nahikoa malgutasun zuen baldintza horiek betetzeko. Aldi berean, neurri desberdinetako zulaketa konbinatuak egiteko aukera ematen zuen, oso zulaketa-portzentaje altuarekin, eta hori oso garrantzitsua zen, eraikinaren barnean argitasun maila egokiak mantendu ahal izateko.

ULMAk eta EXE Arkitektura enpresek elkarrekin egindako ikerketari esker, eraikuntza-panelen oinarrizko modulu batzuk definitu ziren, obra exekutatzeko denbora optimizatzeko aukera eman zutenak fatxadako mosaikoaren irudia galdu gabe.

Proiektu hori Higiezinen Promozio Jasangarrienari ematen zaion IV. Endesa Sariaren finalista izateko aukeratu dute, eta US Green Building Council elkartean erregistratuta dago.

ULMA Hormigoi Polimeroak fatxada itxituraren soluzio osoa eskaini du eta hura pertsonalizatzea erraztu du, materialaren moldakortasunari esker; hori guztia kostu-prezio erlazio ezin hobearekin.

FITXA TEKNIKOA:

• Sustatzailea: Ajuntament de Roses
• Herria: Roses, Girona
• Obraren data: 2011
• Azalera: 900 m²
• Eraikuntza-enpresa: Inbisa. Byco S.A.
• Proiektuaren egilea: Exe Arquitectura
• Egiaztapen prozesua: Exe Arquitectura + Green Living Projects
• Fatxada itxitura eta fatxada aireztatua: ULMA Architectural Solutions

Eskatu informazioa/aurrekontu bat