Jakin nahi duzu nola eraikitzen diren 55 etxebizitza %50 azkarrago eta modu iraunkorrean?

ESTRONCI 88 Bizitegia, lehorreko fatxada itxiturarekin

Gero eta garbiago daukagun gauza bat baldin badago, hori da denbora dirua dela.  

Esaldi horrek 200 urte ditu, eta bere garairako aurreratua zen gizon batek esandako esaldia da. Benjamin Franklin asmatzailea, zientzialaria, politikaria, idazlea eta enpresaria da gizon hori.

Berak bazekin denbora dela baliabiderik preziatuenetako bat, izan ere, inork ez dauka denbora nahikorik, eta denbora ez da sortzen, ezta suntsitzen ere.

Baliabide hori zein preziatua den jakinda…

Zer irudituko litzaizuke zure proiektua eraikitzeko denboran %30 aurreztu ahal izatea?

ULMAren itxitura industrializatuko eraikitze sistemarekin egin daiteke hori.

Hemen kontatzen dizugu:

Bartzelonako proiektu hau, 55 etxebizitzakoa, L’Hospitalet de Llobregaten dago, Santfeliu auzoan, eta TR Grupo Inmobiliarioko zuzendari nagusi eta arkitekto Fernando Tortajadak egin du, zeina Arkitekturarekin eta eraikuntza iraunkorrarekin kontzientziatuta dagoen profesionala  baita.

“Nire asmoa da pertsonen bizi kalitatea hobetuko duen Arkitektura efizientea eta iraunkorra egitea”. - Fernando Tortajada, proiektuko arkitektoa

AZKARTASUNA GAUZATZEAN

Lehorreko fatxada itxiturarekin, %30 azkarrago eraikitzen da, materialak azkoz arinagoak direnez obraren logistika errazagoa baita. Materialen garraioan aurrezten da, eta ez da ekipo astunik behar.

Gainera, azkarrago gauzatzen denez, baliabide osagarriak eta aldamioak erabiltzen ere denbora gutxiago behar da. Beraz, zeharkako kostuetan aurrezten da, proiektua merkatuta.

POLIMERO HORMIGOIZKO FATXADAREN ESTETIKA: KOLOREAK, TESTURAK ETA JUNTURA

Estronci 99 dorrerako bi testura eta koloreren konbinazio bat aukeratu da.

Eraikinaren gorputzerako, kolore zuriko testura laua aukeratu da, eta beheko solairurako, berriz, harri itxurako testura bat, antrazitaren gris kolorekoa.

Fatxadaren beste ezaugarri estetiko bat da plaken artean 20 mm-ko junturak instalatu direla eta plakak lakatu egin direla, arotzeriaren kolorearekin bateratzeko.

Badira junturen beste aukera batzuk gure sisteman, esaterako, 3.5 mm, 8mm eta 15 mm-ko junturak.  Proiektugileak bilatzen duen estetikaren arabera, juntura bat eta bestea aukeratu dezake.

“Polimero hormigoia bere estetikagatik nabarmentzen da, bai eta denboran irauten duelako eta denborarekin bere itxura aldatzen ez delako ere.  Material gogorra da, eta akabera onak eskaintzen ditu, testura eta kolore ugaritan baitago. Horrek asko errazten dizkigu proiektuen diseinuak, eta estetika modernoa eta egunekoa ematen laguntzen digu”.

ERAIKUNTZA IRAUNKORRA

Fernando Tortajadarekin elkarlanean egindako laugarren proiektua da hau, eta ULMAren itxitura industrializatuak aukeratzeko izan dituen arrazoi garrantzitsuenetako bat da eraikinaren eskaera energetikoa narbarmen murrizten laguntzen duela, eraikinaren efizientzia energetikoa hobetuta, energiaren gastua eta CO2ren igorpenak %30 ere gutxitzen laguntzen baitu.

Garrantzitsua da adieraztea 15 cm-ko isolamendu termiko bat sartu dela, eta hori inguratzaile termiko erabat efizientea dela, bero galera minimizatzen baitu eta aldi berean eraikinaren barruko eskaera energetikoa ere murrizten baitu. Horrek denak barruko erosotasuna hobetzen du, eta zubi termikoak txikitzen.

Sistema estandarrek 5 eta 12 cm arteko isolamendu termikoa sartzen uzten dute, eta, proiektugileak eskatuta, lodiera are handiagoak zabaldu daitezke, kasu honetan gertatu den moduan.

Estronci 99 dorrea diseinatzean asmoa izan da batere kontsumorik ez duen eraikin bat lortzea, igorpenetan eta kontsumoan efizientzia energetikoko A kalifikazioa lortzeko, BREEAM ziurtagiriaren ONA maila lortzeaz gain.

AEDAS sustatzaileak ASPRIMA SIMA 2020 sarietara aurkeztu du eraikina, Higiezinen proiektuetako efizientzia energetikoko Ekimenik Hoberen gisa. Zorterik hoberena opa diogu.

Irakurri Fernando Tortajada arkitektuak kontatu digu guztia, elkarrizketa honetan.

Proiektuaren fitxa teknikoa:

SUSTATZAILEA: AEDAS

ERAIKITZAILEA-BIRGAITZAILEA:  BYCO EMPRESA CONSTRUCTORA, S.L.

ARKITEKTOA: FERNANDO TORTAJADA

AHOLKULARI ENERGETIKOA: Espai Energy

AZALERA: 2.300 m2 itxitura + fatxada

FORMATUA: Gehienbat 900x600 m

TESTURAK: LAUA Airea, M24 zuria, dorrearen gorputzerako.

HARRI TESTURA: LURRA, antrazitaren gris kolorean, beheko solairurako.

JUNTURA: 20 mm-ko juntura, arotzeriaren kolorean lakatuta.

KOKAGUNEA: L’Hospitalet de Llobregat.

 

 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat