Fernando Tortajada arkitektoarekin hitz egin dugu bere proiektuen gainean, zeintzuek iraunkortasuna duten bereizgarri

Gurekin elkarlanean aritu da 4 alditan, Lehorreko Fatxada Itxituren sistema erabiliz.
Fernando Tortajada arkitektoarekin hitz egin dugu bere proiektuen gainean, zeintzuek iraunkortasuna duten bereizgarri

Fernando Tortajada arkitektoa da eta 1971n sortutako TR Grupo Inmobiliario famili enpresako zuzendari nagusia.

Arkitektura eta eraikuntza iraunkorrarekin oso kontzientziatuta dagoen profesionala da eta bere proiektu guztiak eraikitzean ingurumena errespetuz tratatzea da asmoa.

Bere ibilbidean, bere higiezin taldeak 4.000tik gora etxebizitza kudeatu eta gauzatu ditu, bai bizitegien eremuan, bai eremu komertzialean, eta proiektu enblematiko batzuk garatu ditu, hala nola hauek: Residencial Fabrica Nova, Fisa, Vilanoveta eta Vallfosca Mountain Resort.

ULMArekin lau aldiz aritu izan da elkarlanean, eta lehorreko fatxada itxituraren sistema eta polimero hormigoizko fatxada aireztuaren sistema aukeratu ditu une horietan. Zehazki proiektu hauetan izan da: Torre Estronci99 (55 etxebizitza Hospitaleten), Bacardi 48 (48 etxebizitza Bartzelonan), Mirador de Mas Llui (156 etxebizitza Sant Just Desvernen) eta Jardins de Castellarnau (138 etxebizitza Sabadellen).

  • Nola eta noiz ezagutu zenuen ULMA?

2012an izan zen, Bartzelonan etxebizitzen eraikin bat diseinatzen ari nintzela. Bacardi kaleko familia askoko eraikin bat zen, 48 etxebizitzakoa, eta eraikinaren energia eskaera hobetuko zuen eta Leed Gold ziurtagiria eskuratzen lagunduko zigun sistema baten bila ari ginen. Orduan ezagutu genuen zuen enpresa.

  • Zer nabarmenduko zenuke proiektu hauetan ULMArekin batera egindako elkarlanaz?

Zerbait nabarmentzekotan, eskaintzen dituzuen akaberen proposamenak eta irtenbide teknikoak nabarmenduko nituzke.

Proiektuetara egokituz joan dira, bakoitzak premia desberdinak planteatzen ditu-eta.

Adibidez, Torre Estronci 99 proiektuak modulazio bereziak ditu, zeintzuekin eraikinari balio estetikoa eman nahi zaion.  20 mm-ko junturak instalatu dira, arotzeriaren tonu berdinetan lakatuta.

Mas Lluiko 148 etxebizitzen proiektuan, aukeratutako kolore eta testuren konbinazioa nabarmenduko nuke, eraikinaren estetika aberasten baitu eta eraikinei modernotasuna eta gaurkotasuna ematen baitie.

Sabadelleko proiektua eraikinen estetikan adreilua nagusi den leku batean dago, eta helburua zen irudi modernoagoa aurkitzea eraikin berri horretarako, baina auzoaren dinamika hautsi gabe. Hau da, eraikin moderno bat proiektatzea, baina multzoa hautsi gabe.

Pertsonalizazioa eta malgutasuna dira proiektuetan zuengandik izan dugun laguntzatik nabarmentzeko moduko puntuak.

Zer iritzi duzu gure materialaz, polimero hormigoiaz? 

Material gogorra da eta oso ondo zahartzen da, eta akabera onak eta testura eta kolore ugari eskaintzen ditu. Horrek asko errazten dizkigu proiektuen diseinuak, eta estetika modernoa eta egunekoa ematen laguntzen digu.

  • Zenbaterainoko garrantzia dauka materialak zure proiektuetan aukeratzeko edo garrantzitsuagoa al da eraikitze sistema?

Materiala da sistema baino garrantzitsuagoa, jakina.  Merkatuan antzeko sistemak daude, baina materialarekin ez da berdin gertatzen. Lehen esan dudan moduan, polimero hormigoia bere estetikagatik nabarmentzen da eta denboran irauten duelako eta denborarekin bere itxura aldatzen ez delako. Badira beste material batzuk, baina ez dira hau bezain ondo zahartzen.

  • Zer iritzi duzu gure Itxitura sistema industrializatuaren gainean? Zer arazo konpontzen dizkizu?

Oso sistema efizientea da, eta eraikitze prozesua industrializatzea ahalbidetzen du, eta horri esker eskulan gutxiago behar duzu eta muntaketa errazago egiten duzu.  Ohiko sistema batekin eraikitze lana zailagoa eta neketsuagoa da.

Itxitura oso aztertuta dago eta horrek laguntzen digu muntaketan akatsik ez egiten.

Gainera, eraikinaren efizientzia energetikoa asko hobetzen da, eta hori gure proiektu guztietan funtsezkoa den zerbait da.

Beste puntu garrantzitsu bat ere badu, eta ezin dut ahaztu. Etxebizitzaren perimetroan lodierak hobetu egiten dira, ohiko sistemek baino lodiera txikiagoak lortzen direlako, 2 cm ere gutxitzea lortzen baita perimetro osoan.

  • Proiektu bat garatzen eta definitzen ari zarenean, zer behar duzu nagusiki?

Gurekin lanean ari diren enpresek kalkulurako, diseinurako, soluzio teknikoetarako eta beste hainbat zereginetarako zerbitzu osoa eduki dezatela behar dugu. Hitz batean, proiektua bere egin dezatela eta gauza guztietan lagundu diezagutela behar dugu. Funtsezkoa da fabrikatzailea gure alde egotea eta laguntza teknikoa eskaintzea.  Gauza horietan da garrantzitsua fabrikatzailearen teknikari eta komertzialen lantaldearekiko lankidetza.

  • Eta zer arazo dituzu nagusiki zure eraikinak proiektatzerakoan?

Gure proiektuetan konpondu nahi ditugun arazorik garrantzitsuenak dira, alde batetik, etxebizitzetan azalera erabilgarri gehiago lortzen lagunduko diguten soluzioak aurkitzea eta, bestetik, eraikinaren energia eskaera hobetu ahal izatea. Hori dena ahaztu gabe proiektuari estetika modernoa eta egunekoa eman behar zaiola, proiektuetako funtsezko beste puntu bat baita. Aukeran eskaintzen dituzuen testura eta koloreekin erraza da nahi diren akaberak lortzea.

  • Zer esango zeniguke iraunkortasunak zure proiektuetan duen garrantziaz?

Iraunkortasuna oso garrantzitsua da gure proiektu guztietan. Arkitektura efizientea eta iraunkorra bilatzen dugu beti. Erabiltzen ditugun sistemak nabarmen murrizten dute energia eskaera, beraz, efizientzia energetikoa hobetzea lortzen dugu.

Itxitura sistemaz gain, lodiera handieneko isolamendu termikoa jartzen dugu, oso efizienteak diren inguratzaile termikoak lortuta.

Eskerrik asko, Fernando, zure esperientziak eta zure denbora gurekin partekatzeagatik. Espero dugu etorkizunean zure proiektuetan elkarlanean jarraitzea, eta egiten dakigunarekin eta gure profesionaltasunarekin lagundu ahal izatea.

Zuk ere proiektu bat baldin baduzu eta gurekin elkarlanean jardun nahi baduzu, idatzi iezaguzu.

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Koloreak eta testurak

Koloreak eta testurak

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak