Hygienic Pro Drainatzeko berritasun nagusia altzairu herdoilgaitzean

Drainatzeko kanalen gama berria altzairu herdoilgaitzean
Hygienic Pro Drainatzeko berritasun nagusia altzairu herdoilgaitzean

Altzairu herdoilgaitzezko dranaiatze kanalak  fabrikatzen 50 urte baino gehiago eginak dituen BLÜCHER® multinazional daniarrarekin lankidetzan arituta eduki duen esperientziari esker, ULMAk produktu gama zabal bat garatu ahal izan du, tartean direla isurbideak, kanal modularrak, hodiak eta kutxatilen tapak, besteak beste, industri sektoreko aplikazio bakoitzerako espezializatuta.

HygienicPro modeloa da aurkeztutako gama berriaren nobedade handienetako bat. Drainatze kontzeptu berritzailea eta esklusiboa,  elikagaien edozein prozesatze lanetan dauden eskakizun zorrotzenei eta higiene, kalitate, garbitasun eta iraunkortasunaren alorretako beste aplikazio industrial batzuei dagozkienei erantzuna ematen diena.

Era horretan, ULMAk drainatzeko dituen produktuen gama osatu du bezeroari soluzio integral bat emateko eta eraikuntzaren sektoreko soluzio pertsonalizatu eta iraunkorren garapenaren buruan kokatzen da, eraikuntzan kalitate eta bermearen zigilua izateaz gain.

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak