ULMAk gama herdoilgaitz berria aurkezten du

Drainatze kanalak, tutuak, hustubideak eta tapak altzairu herdoilgaitzean, industria sektorerako.
ULMAk gama herdoilgaitz berria aurkezten du

ULMA Architectural Solutionsek, kanalizazio eta drainatze linearen bidez, altzairu herdoilgaitzezko produktu berria garatu dukalitate, iraunkortasun eta higiene arloan industria sektoreak dituen beharrei erantzuteko. Produktu berezituak aurkezten ditu drainatzean nekazaritza-elikagaien industriarako, edari edo esneki fabriketarako edo industria kimiko eta farmazeutikorako, beste sektore batzuen artean.

ULMAren esperientziak, Blücher multinazional daniarrarekin lankidetzan (zeina duela 30 urte baino gehiago ari den altzairu herdoilgaitzean drainatze sistemak egiten), produktu-sorta zabala garatzea ahalbidetu du, hala nola hustubideak, kanal modularrak, kanalinak, tutuak, kutxatila-tapak, etab., aplikazio bakoitzerako espezializatutakoak industria sektorean.

Hala, drainatze-produktuen sorta osatu du bezeroari soluzio integrala eskaintzeko.

GAMA HERDOILGAITZAREN ABANTAILAK:

• Gure esperientzia eskaintzen dugu drainatze eta ur-hustuketarako soluzioetarako.

• Neurrirako soluzioak eskaintzen ditugu beharren eta proiektu-exijentzien arabera.

• Produktu ziurtatuak altzairu herdoilgaitzean AISI 304 eta AISI 316.

Deskargatu ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKO DRAINATZE-SOLUZIOETARAKO KATALOGOA

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak