Amédée Domenech estadioa Frantzian: ikusten ez denaren garrantzia

Kable hodietarako kanalak, irekitzeko tresnarik behar ez duen Rapidlock itxiturarekin.
Amédée Domenech estadioa Frantzian: ikusten ez denaren garrantzia

Brive-la-Gaillardeko (Frantzia) Amédée Domenech errugbi estadioak 100 urte bete ditu dagoeneko, eta eboluzionatzen jarraitzen du.

Kirol instalazioei dagokienez erreferentea da eskualdean, eta tokiko kirolaren inguruan eraiki du bere historia. Dena den, lehen mailako ekitaldi ugari ere egin dira bertan, hala nola Unibertsitate Errugbiko Munduko Txapelketa, 2007ko Content Freestyle Motocross lehiaketa eta Frantziako Futbol Kopako partidak.

Estadioa, beraz, garrantzitsua da eta urte asko ditu, eta horren arrazoia dira estadioaren azpiegiturak modernizatzeko etengabe egindako lanak. Sare elektrikoak eta datuen sareak instalatzea eta erraz zaintzea ahalbidetuko lukeen soluzio azkarra, erraza eta eraginkorra ezartzea izan da abiarazitako azken proiektuetako bat.

Kirol instalazioak antolatzeko eta kudeatzeko beharrezkoa da kableak eramateko sistema egokia izatea; izan ere, kableak lur azpiko hodietan instalatzen direnean logistikarako eragozpena izan daitezke, eta zaila eta garesti izan ohi da kable horiek zaintzea.

Azkar muntatzen diren kanalak kableetarako: aurrezpen bikoitza

ULMAk bere U150 kanalak proposatu zituen. Hormigoi polimerozko kanalak dira, eta altzairu galbanizatuzko sareta itsua dute, hau da, kableak gidatzeko, disimulatzeko eta babesteko bereziki diseinatutako sistema. 

RapidLock finkatze sistemari esker, saretaren tapa klik bakar batekin ireki eta itxi daiteke, tresnarik behar izan gabe, mantentze lanak benetan eraginkorrak izan daitezen.

Drainatze edo kanalizazio proiektuan lagunduko dizuten profesionalak eduki nahi badituzu,  idatzi guri hemen.

Kableak eramateko ULMAk dituen kanalek errazago egiten dute partida bakoitzaren aurretik kableak jartzea, izan ere, keinu bakar batekin eta tresnarik erabili beharrik gabe sareten tapak altxatu eta itxi daitezke. 

Saretek ez dute batere oztopatzen jendea igarotzea: irristagaitzak dira eta gainazal leuna eta estetikoa dute. Instalatutako kableak ez dira ikusten eta kirolariak babestuta daude.

Amédée Domenech estadioak altzairu galbanizatuzko sareta duten ULMAren U150 kanalen 425 metro lineal behar izan zituen. Instalazioa Art Danek egin zuen.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu