Antitakoiduna, pertsonentzat atsegina den sareta diseinua

Pertsonalizatu badaiteke, pertsonalizatu egiten da.

Seguruenik, noizbait gertatu zaizu hori.

Oso gauza zehatza behar duzu arazo bat konpontzeko, baina gauza hori aurkitzea ez da hain erraza, estandar bezala eskaintzen dizutena ez baita zuk behar duzuna.

Arazo zehatz baterako zerbait zehatza behar duzu.

Ohikoena da hori, baina... batzuetan zortea duzu. Behar duzun pertsonalizazio edo egokitzapen hori eskain diezazukeen hornitzaile bat aurkitzen duzu, batzuetan ez baita zertan oso konplexua izan, eta justu behar duzun hori lortzen duzu.

Ba hori da gaur azaltzen dizudan proiektuan gertatu dena: Alacanteko Zabalguneko Pasealekua.

Entzun, ba.

Denok dakigu Alacant eguzkiaren eta eguraldi onaren sinonimoa dela, baina ez gaitezen engaina, udazkenean eta neguan, tenperatura epela izan arren, leku nahiko euritsua da; bestela, gogoratu tanta hotza; beraz, hango kaleek bertan erregistratzen den ur bolumenarekin bat datorren drainatze sistema eduki behar dute.

Zabalguneko pasealekua 500 metro baino gehiagoko luzera duen itsas pasealekua da, portuaren paraleloan hedatzen da eta, gainera, hondartzaren ondoan dago. Hiriko oinezkoentzako bide enblematikoenetako bat da. 

Gunea birgaitzeko unean, Udalak drainatze soluzio bat behar zuen, alde batetik, metatzen den euria ebakuatzeko behar besteko gaitasun hidraulikoa izango zuena, eta, bestetik, pasealekutik ibili ohi direnentzat (batzuetan oinutsik doaz, hondartzatik atera direlako) eta hango terrazetan ibili ohi direnentzat “atsegina” den sareta diseinua izango zuena; 

ULMAko teknikarien taldeak argi zuen.

Ahalmen hidrauliko handiko kanala behar zuten, esaterako, F300a, antitakoi diseinua duen saretarekin; izan ere, sareta horrek, bere izenak adierazten duen bezala, ez du orratz takoi bat ere sartzen uzten, oso zulo txikiak dituela, baina, halere, ura ebakuatzea ahalbidetzen du. Sareta honekin estropezu gogaikarriak edo istripuak saihesten ditugu, eta aldi berean ahalmen hidrauliko optimoa bermatzen dugu.

Neurrira egindako sareta antitakoiduna

Arazoa planteatzen da ikusten dugunean sareta antitakoidunen zabalera 250 mm-koa dela gehienez ere eta F300 modeloan sartzeko, berriz, 360 mm-ko zabalera duen sareta bat behar dugula. Tira, zehazki behar zuten sareta ez zegoen.

Guri izugarri gustatzen zaizkigu erronka txiki hauek. Gure bezeroei entzutea gustatzen zaigu, eta ahal den neurrian haien beharrak konpontzea. Lanari ekin genion, eta zabalera egokia zuen sareta bat diseinatu genuen.  

Erronka gainditu ondoren, F300 kanaleko 230 metro lineal instalatu ziren, sareta antitakoidunekin. 

Pertsonalizazio txiki edo handietarako, jarri gurekin harremanetan.

Ezkutuko drainadura

Gainera, terrazetatik kanpo pasealekua luzatzeko, Udalak beste drainatze soluzio bat bilatzen zuen, oraingoan diskretua eta estetikoa. 

Kasu honetan, soluzioa bazegoen eta arazo txikienik gabe instalatu zen. Sareta artekatuak eskaintzen duen drainatze ezkutua da, non arteka diskretu batek 150 cm2/ml-tik 240 cm2/ml-ra arte ebakuatu dezakeen, aukeratzen den modeloaren arabera.

Eremu honetan Multi V100 kanal modeloa jarri da, malda eta guzti, sareta artekatuarekin batera.

Estandarra ez den drainatze soluzio bat behar duzun hurrengo aldian, guri galdetu ahal diguzu. Agian lagundu ahal dizugu.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu