Bankuak pieza aurrefabrikatu bereziarekin Viladecanseko Outlet Zentroan, Bartzelonan

ULMA Architectural Solutionsek banku zirkularren diseinuan, fabrikazioan eta horniduran lankidetzan jardun du Batlle i Roig arkitektura estudio entzutetsuarekin.

Viladecans Europako The Style Outlets-eko hiru zentro berrietako bat da. Arropa eta oinetako markez gain, jatetxe gunea eta inguru naturala ditu.

Pieza kurbatuak erabili dira banku zirkularrak osatuz, zeinak irlatxo modura baliagarriak izan diren bere barnean elementuen konbinaketa egiteko. Jauzi-iturriak landarediarekin konbinatu dira, horrela multzoari erabiltzailearentzat atsegina eta harmoniatsua den kutsua emanez.

Merkataritza gunean instalatu dira hormigoi polimeroan aurrefabrikatutako piezekin egindako banku hauek, proiekturako berariaz diseinatu direnak, horrela kolore zuriko banku erosoak sortuz, led argiekin beheko aldean. Soluzio optimoa eman zaio estetika eta funtzionalitateari dagokionez, izan ere helburu nagusia zen pieza kurbatuak izatea akabera lau eta iragazgaitz batekin. Ezaugarri horietaz gain, hormigoi polimeroak pieza arinak egitea ahalbidetzen du, horrela obran jartzea erraztuz, eta  bere aurrefabrikatu izaerak bere instalazioa eta manipulazioa errazten ditu.

FITXA TEKNIKOA:
ERAIKUNTZA ENPRESA: SACYR
ARKITEKTOA: Arquitectura Batlle i Roig
AZALERA: 264 unit.
PIEZA MOTA: Pieza berezia “U” kurbaduna.
KOLOREA: Zuria
KOKAPENA: Viladecans, Bartzelona.

Katalogoak

Aurrefabrikatuen Dossierra

Aurrefabrikatuen Dossierra

Deskargatu
Aurrefabrikatuen Liburuxka

Aurrefabrikatuen Liburuxka

Deskargatu

Recibe por e-mail las noticias de ULMA sobre ...