Código Técnico de la Edificación

ULMA Architectural Solutions enpresan Eraikingintzaren Kode Teknikoa betetzeko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, horma txapelen bi modelo berri garatu ditugu: MACT eta MBCT; 14, 25 eta 30 zentimetroko zabaleratan.

Arauarekin betetzeko gure horma txapelek dituzten beharrezko ezaugarriak honako hauek dira:

  • 10 graduko inklinazioa izatea. Diseinu berriari esker lortu da.

  • Tantakinak izatea behealdean, ura iragan dadin. Gure horma txapel guztiek dute ezaugarri hori.

  • Gainera, garrantzitsua da horma txapelak kokatzean dagozkien karelaren paramentuetatik bereiz egotea, gutxienez 2 cm.

  • Iragazgaitzak izan behar dute. Piezen materialari esker, ezaugarri hori izatea lor dezakegu. Hormigoi polimeroak ia ez du urik xurgatzen.

  • Horma txapel aurrefabrikatuak badira, kasu honetan bezala, piezen artean dilatazio-junturak egin behar dira.

  • Horma txapelen arteko junturak behar bezala zigilatu behar dira, iragazgaitzak izan daitezen. Garrantzitsua da kokatzeko argibideei arretaz jarraitzea.

Gure I+G lantalde teknikoek gogor egiten dute lan, merkatuak eskatzen dituen produktuak garatzeko, eta arretaz entzuten dituzte gure bezeroen premiak.