• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

Versailles Sari ospetsua eskuratu du Brasilgo Jardin Pamplona Merkataritza Gunearen arkitekturak

Jardin Pamplona Merkataritza Gunearen proiektuak, zeinari ULMA Architectural Solutionsek bere fatxada aireztatua jarri baitzion, Versailles Saria eskuratu du.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


Saria mundu osoan ezaguna da, eta barruko zein kanpoko arkitekturaren ikuspuntutik planetan dauden eraikinik ikaragarrienak saritzen ditu.

Sektore komertzialeko arkitekturako mundu mailako saria da eta UNESCOren kide ofiziala da. Kategoria honetan parte hartzen dute arkitekturaren bitartez ekonomiaren eta kulturaren arteko interakzioa balioetsi eta garapen iraunkorra kontuan hartzen duten merkataritza guneek, jatetxeek eta hotelek.  Sari honetan ikusten dira munduan dauden arkitektura eta diseinuaren alorreko talenturik handienak.

Jardin Pamplona merkataritza guneak lehen saria eskuratu du, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikako merkataritza guneen atalean. Proiektua L35 Arquitectos-eko lantaldeak egin zuen eta ULMAk hormigoi pollimeroko fatxada aireztatuko 4.800m2 hornitu ditu.

Eraikina ekimen iraunkorra izateko proiektatu zen, hasiera-hasieratik baliabide naturalen kudeaketa eraginkorra eta ekonomikoa egin ahal izateko. Beira berezi eta habe metaliko agerikoak ez ezik, eraikinak hormigoi polimerozko Fatxada Aireztatuaren sistema dauka. Sistema hori energetikoki eraginkorra da eta energiaren kontsumoan aurrezpena dakar, zuzeneko irradiazioak eta gorabehera meteorologikoak  ezabatuta.