• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Albisteak
  • Bideoak

Obra lehorreko Fatxada Itxiturak

Produktu gama

Zer da obra lehorreko Fatxada Itxitura bat

Zer da obra lehorreko Fatxada Itxitura bat

ULMA ITXITURAK itxitura sistema autosostengatzaile multigeruzak dira, inguratzaile osoa/integrala osatzen dutena, kasu bakoitzean behar den isolamendu termiko eta akustikoarekin.
Eraikuntza sistema arinak dira (92 kl m2 polimero hormigoiarekin), lehorrean muntatzen direnak, eta akaberako hainbat kanpo geruza jartzea ahalbidetzen dutenak.
ULMA Itxituren sistemak Eraikuntzako Kode Teknikoaren baldintzak betetzen dituzte suarekiko erresistentziari, estankotasunari eta isolamendu termiko eta akustikoari dagokionez, beharrezko saiakuntzak egin eta gero.

Obra lehorrekoak direnez obran sortzen diren hondakinak ahalik eta gehien murriztu daitezke eta, horrenbestez, iraunkortasun baldintzarik zorrotzenak betetzen dira, azkar, merke, eraginkortasunez eta malgutasunez.
Sistema multigeruza denez, oso prestazio egokiak eskaintzen ditu konfortaren eta isolamenduaren arloetan itxitura bertikal konbentzional baten antzeko kostuarekin, eta obran jartzeko errendimendua eta kontrolatzeko erraztasuna askoz handiagoak dira.
ULMA Fatxadako Itxiturak egiteko sistemetan aplikatzen dugun teknologiak eraikinen diseinua eta eraikuntza bera irauli dituzte. Sistemak fatxadetarako eraikuntza sistema tradizionalentzako alternatibarik onena eskaintzen die arkitektoei zein sustatzaile eta eraikitzaileei.

DIPLOMA – Berrikuntza Teknologiaren arloko CONSTRUMAT SARIAK
Eraikuntzako sistema berriak berrikuntza teknologikoaren arloan CONSTRUMAT SARIETAN ematen diren 4 Diplometako bat lortu du, aurkeztutako 74 proposamenekin lehiatu eta gero.

 
Informazio Teknikoa
 

Fatxada Itxituren xehetasun teknikoak

Sekzio horizontalaren xehetasun teknikoak

  • A. Aireztapen Ganbara
  • B. Hormigoi Polimerozko Muxeta Plaka
  • C. Arotzeria zubi termikoaren hausturarekin
  • 1. Polimero Hormigoizko Fatxada Aireztatuko plaka
  • 2. Ertz Moldekatuko Hormigoi Polimerozko Fatxadaren plaka
  • 3. Gida profil jarraitua
  • 4. Aluminiozko Muntaga Bertikala
  • 5. Panel Hidrofugo Ignifugoa
  • 6. Xafla Iragazgaitza eta Transpiragarria
  • 7. OSB panel hidrofugoa
  • 8. U profileko kanala, Altzairu Galbanizatuzkoa hotzean konformatua
  • 9. C profileko kanala, Altzairu Galbanizatuzkoa hotzean konformatua
  • 10. Isolatzailea (100 mm)
  • 11. Kartoi-Igeltsuzko plakak (15 mm)
  • 12. Aire ganbara (46 mm)
  • 13. Kartoi-igeltsuzko trasdosatu autosostengatzailea (15 mm)
  • 14. Torloju autozulatzailea, gida profila aluminiozko muntagan finkatzeko
  • 15. Torloju autozulatzailea, C profileko Muntaga itxituran finkatzeko
  • 16. Angelua profilak elkartzen diren tokirako
  • 17. Itsatsi Elastikoko gunea izkinetako plakak Sika-Tacka panela edo antzekoa duen profilaren gainean blokeatzeko
  • 18. Urak husteko zuloa

Sekzio bertikalaren xehetasun teknikoak

  • A. Forjatuak
  • B. Zubi Termikoaren Haustura Isolamendu ereduarekin
  • C. Hormigoi Polimerozko horma txapelak
  • D. Hormigoi Polimerozko leiho buruak eta ateburuak
  • E. Hormigoi Polimerozko leiho isurkiak
  • 1. Polimero Hormigoizko Fatxada Aireztatuko plaka
  • 2. Abioko profil jarraitua (alderantzizkatua itxituran)
  • 3. Gida profil jarraitua
  • 4. Aluminiozko Muntaga Bertikala
  • 5. Panel Hidrofugo Ignifugoa
  • 6. Xafla Iragazgaitza eta Transpiragarria
  • 7. OSB panel hidrofugoa
  • 8. U profileko kanala, Altzairu Galbanizatuzkoa hotzean konformatua
  • 9. C profileko kanala, Altzairu Galbanizatuzkoa hotzean konformatua
  • 10. Isolatzailea (100 mm)
  • 11. Kartoi-Igeltsuzko plakak (15 mm)
  • 12. Aire ganbara (46 mm)
  • 13. Kartoi-igeltsuzko trasdosatu autosostengatzailea (15 mm)
  • 14. Torloju autozulatzailea, gida profila aluminiozko muntagan finkatzeko
  • 15. Torloju autozulatzailea, C profileko Muntaga itxituran finkatzeko
  • 16. Pieza angeluarra Azpaduren piezei eusteko
  • 17. Leihoburuak eta ateburuak angeluekin zuzenean lotzeko sistema, Gel-Coat bidez margotutako errematxearekin
  • 18. Leiho isuriak zuzenean finkatzeko sistema Sika-tack panelarekin edo antzekoarekin mekanikoki itsatsita

Fatxada Itxituraren osagaiak

  • A Isolatzailea
  • B Igeltsu laminatuzko panela
  • C Xafla termo islatzailea
  • D Hormigoi polimerozko plaka edo bestelako geruza posibleak

Beharrezko baldintzak

Ixitura sistemaren euskarria den eraikinaren egitura.

Sistema Fatxaden Itxitura gisa erabiltzen da aplikagarri zaizkion CTEren oinarrizko eskakizunak betetzeko. Sistemak ez dio erresistentzia gehiago ematen eraikinaren egiturari, haren gainean jartzen da, besterik ez. Sistema gehienetan hormigoizko eta metalezko egituren gainean finkatzen da. Kasu guztietan, euskarri gisako egitura horiek sistemak transmititzen dituen indarrak jasateko behar besteko erresistentzia eta egonkortasun izan behar dituzte. Sistema euskarrira lotzeko ainguraketak, euskarriaren eta jasan beharko dituen indarren arabera aukeratuko dira.

Testura posibleak

ULMA itxitura sistemekin posible da itxituren azalean hainbat material instalatzea, fatxadan ganbara aireztatua duten inguratzaileak edo aireztapenik gabekoak sortuta.
  • Testura posibleak - Hormigoi Polimeroa Hormigoi Polimeroa
  • Testura posibleak - Metala Metala
  • Testura posibleak - Konpositea Fenólico

Fatxada Itxituraren faseak

Irudi honetan prozesuaren faseak zehaztuta dator.

Fatxada Itxituraren faseak - FORJATUAREN EGITURA

1 - FORJATUAREN EGITURA

Fatxada Itxituraren faseak - AZPIEGITURA METALIKOA

2 - AZPIEGITURA METALIKOA

Fatxada Itxituraren faseak - BARNE ESTALDURA (PANEL HIDROFUGOA -PYL) - ISOLAMENDUA KANPOKO ZUNTZ MINERALAREKIN

3 - BARNE ESTALDURA (PANEL HIDROFUGOA -PYL) - ISOLAMENDUA KANPOKO ZUNTZ MINERALAREKIN

Fatxada Itxituraren faseak - SUAREN KONTRAKO XAFLA TERMO ISLATZAILEA (ALU-POLIETILENOA-ALU)

4 - SUAREN KONTRAKO XAFLA TERMO ISLATZAILEA (ALU-POLIETILENOA-ALU)

Fatxada Itxituraren faseak - HORMIGOI POLIMEROZKO FATXADA

5 - HORMIGOI POLIMEROZKO FATXADA

 
Abantailak
 

Fatxada Itxituraren abantailak

  • Obra lehorra
  • Azkar instalatzen da
  • Energia Aurreztea ahalbidetzen du
  • Iraunkorra
  • Moldakorra
  • Ekonomikoa
  • Birziklagarria
  • Ahalik eta hondakin gutxien sortarazten ditu obran
  • Pertsonalizatu daitezkeen testurak
  • Azal posible bat baino gehiago (hormigoi polimeroa, metalikoak…)
  • CTE betetzea
  • Suaren aurka erresistentea da
  • Haizearen presio dinamikoaren aurka erresistentea da
  • Lurrikaren aurka erresistentea da
  • Ez du ura pasatzen uzten baina bai ur lurruna.
  • Isolamendu Termikoa eta Akustikoa

CTE - LEED - BREEAM

Eraikuntzako Kode Teknikoaren eskakizunen arabera fatxada itxiturek prestazio jakin batzuk bete behar dituzte honako hauei dagokienez: energia aurrezpena, zaratarekiko babesa, osasungarritasuna, sute kasuetarako segurtasuna eta segurtasun estrukturala. ULMAren itxiturek betekizun horiek betetzen dituzte; izan ere, tresna espezializatuen bitartez soluzioak zorroztasunez aztertu eta analizatzen dira eta zentro teknologiko homologatuetan egiten diren proben bitartez egiaztatu.

CTE - LEED - BREEAM CTE - LEED - BREEAM

ULMAren itxiturak ingurumenaren aldetik ezaugarri hobeak dituzten sistemen garapenarekin konprometituta daude. "Light gauge steel framing" teknologian oinarritutako fatxada itxituren sistemak A eta A+ kategoriakoak dira, Breeam (Building Research Establishment Enviromental Assesment Methodology) metodologia erabilita egindako egiaztapenaren arabera, A+ izanik kategoriarik hoberena eta E txarrena. Leed egiaztapenak (Leadership in Energy and Environmental Design), ordea, ez ditu itxiturak berez baloratzen, haien hainbat alderdi baizik, esaterako eraikin osoan erabili diren materialen ezaugarriak. Arrazoi horregatik egurrarekin lotutako teknologia aurreratutik datozen materialak eta birziklatutako edo birziklagarriak direnak.

CTE - LEED - BREEAM

Pertsonalizazio integrala

"Gure araua da proiektu bakoitzaren premietara egokitzea, eta, horregatik, ISOLA fatxada itxiturak sistema garatu dugu. Sistema hori EKTaren eskakizunetara egoki daiteke, zonalde geografiko bakoitzean estankotasuna, haizearen presioa, isolamendu termiko eta akustikoaren ikuspegitik markatuta dauden eskakizunak beteta. Sistema anitza eta zehatza da, eskakizun bakoitzean optimizatzen dena.


Gainera, lehorreko fatxadaren orri nagusi denez gero, aukera dago azal gama zabala jartzeko: hormigoi polimeroa, konposite plakak, HPL, plaka metalikoak, zeramikoak, etab.”


Hori horrela, Sistemaren zein inguratzailearen PERTSONALIZAZIOA eskaintzen dugu.”