Gure konpromisoa Berdintasunarekin

2020rako UASeko Berdintasun Plana aurkezten dizugu
Gure konpromisoa Berdintasunarekin

Emakumeek lan-munduan duten parte-hartzeak bilakaera positiboa izan du azken urteetan. Hainbat sektoretan dibertsifikatu dituzte beren lanbide-aukerak, eta erakundeetan goragoko hierarkia-mailetara igo dira.

Hala ere, datuek erakusten dute oraindik oztopo ugari daudela hainbat zereginetara edo ardura postutara iritsi ahal izateko.

UASen aurrera egiteko eta egunez egun hobetzeko lanean jarraitu nahi dugu, benetako berdintasuna lortzeko. Gure konpromisoa da.

Horregatik, Berdintasun Plana jarri dugu martxan, hausnarketarako tresna gisa, gure erakundearen errealitatea ezagutzeko eta egon daitezkeen arrakalak identifikatzeko.

Helburuak finkatzeko eta zehazten diren ekintzen betetzemailaren jarraipena egiteko balio izatea nahi dugu.

2020-2023 epealdirako UASeko Berdintasun Plana onartu dugu.

Eta hauek dira 2020 honetarako jarri diren helburuak:

a) Berdintasun Batzordea egituratzea, politikak eta ekintzak gure kudeaketa sistemaren barruan sartuta.

b) Kolektiboari berdintasun planeko ondorio nagusia komunikatzea.

c) Etengabeko formazio eta sentsibilizazio plana egitea, berdintasun batzordea osatzen dutenentzat, arduradunentzat edo erdi-mailako arduradunentzat eta jazarpen batzordea osatzen dutenentzat.

d) Generoaren arabera segimendua egingo diegun datu bereiziak

definitzea, adibidez: 

  • Kontratazioak
  • Postu mailak eta motak
  • Erabaki organoak
  • Barne sustapenak
  • Kontziliazio neurriak hartzen dituzten pertsonak…

 e) UASek genero berdintasunarekiko duen konpromisoa erakustea kooperatibaren komunikazio euskarrietan.

Asmoa da lanean jarraitzea, egunez egun berdintasuna errealitate bihurtzen joan dadin, fokurik jarri behar ez diogun errealitatea. Horretarako, pertsona bakoitzaren kontzientziazioa eta konpromisoa behar ditugu, bai enpresa mailan, bai gizarte mailan. Denon artean lortuko dugu.