ULMA Fatxada aireztatua Alqueriako (Sevilla) gourmet azoka berrian

Fatxada aireztatuko 1900 metro karratu baino gehiago, hormigoi polimerozko xafla zulatuekin estalita, proiektu honetarako bereziki sortutako diseinuarekin.
ULMA Fatxada aireztatua Alqueriako (Sevilla) gourmet azoka berrian

Pasa den abenduan Alqueriako Azoka berria inauguratu zen Dos Hermanasen (Sevilla). Ostalaritzako eta gastronomiako establezimendu berri honek hainbat gourmet proposamen dauzka, eta diseinu aitzindaria duen lau solairuko eraikin batean dago kokatuta.

SR arkitektura estudioa arduratu da eraikina diseinatzeaz, Manuel E. Sanchez Ramos arkitektoaren gidaritzapean. Harekin hitz egin dugu ULMArekin egindako elkarlanaren azken emaitzaz duen iritzia ezagutzeko.

TRADIZIOA ETA BERRIKUNTZA BAT EGINDA
Hormigoi polimeroak pertsonalizatzeko ematen dituen aukerei esker eta ULMAren Creaktive gamari esker, proiektua oso diseinu aitzindaria eta sortzailearekin garatu ahal izan da. Manuel E. Sanchez Ramos arkitektoaren hitzetan, “proiektuaren hasierako fasean gure asmo nagusia zen Dos Hermanas moduko hiri baten tradizioa eta historia batzea eta balio arkitektonikorik gabeko eraikin baten birgaikuntzan txertatzea, hau da, tradizioa eta berrikuntza fusionatzea. Horretarako, fatxada estaldura bat sortu genuen eragin neomudejarra abiapuntu hartuta, zona horretan presentzia handia baitu. Estaldurak eraikinean sartzen den argia iragaziko du eta erosotasun maila handiko giroak sortuko ditu barrualdean, aldi berean eraikinaren kanpoko itxurari egungo estetika bat emanda”.

Proiektuari heltzeko unean, hormigoi polimerozko ULMA fatxada aireztatuaren soluzioa hautatu zuten, izan ere, “beti oso garbi eduki genuen lortu nahi genuen azken emaitza eta, horregatik, eskakizun tekniko eta formal guztiak betetzen zituen produktua bilatu genuen merkatuan. Hormigoi polimerozko ULMA soluzioaren alde egin genuen orekatuena zelako”. Gure materialetik azpimarratzekoa da akaberetarako eta formetarako duen moldakortasuna, merkatuan eskuragarri daudenena baino handiagoa baita.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu