Elkarrizketa Etxadi kiroldegiaren proiektua egin duen LKS Ingeniaritzarekin

Elkarrizketa Etxadi kiroldegiaren proiektua egin duen LKS Ingeniaritzarekin
Elkarrizketa Etxadi kiroldegiaren proiektua egin duen LKS Ingeniaritzarekin

“Plaken arintasunak eta koloreen konbinaketarako aldakortasunak hormigoi polimeroaren aldeko hautua egitea eragin zuen.” Duela gutxi inauguratu da, Donostiako Aiete auzoan, hormigoi polimerozko fatxada aireztatuarekin estalitako Etxadi kiroldegia. LKS Ingeniaritzako Arantxa Jauregik proiektuaren xehetasunak azaldu dizkigu. 

• Zein zen zuen helburua Etxadi kiroldegiaren proiektuari heldu zeniotenean? Nola landu zenuten? 

Abiapuntu gisa, kiroldegia eraiki behar genuen inguruak zituen ezaugarri fisiko nahiz kualitatiboei ahalik eta probetxu gehien ateratzeari ekin genion. Proiektuaren gakoa eraikinak orubean duen kokalekua da, izan ere programaren oinarri diren bi plataforma nagusiak artikulatzen ditu: lehenak, hegoalderantz orientatutakoak, estali gabeko igerilekuak eta solariumeko gune berdea hartzen ditu bere baitan, eta horiek barruko igerilekuen maila berean kokatzen dira; bigarrenak, iparralderantz orientatutakoak, kirol anitzeko pistak ditu eta azpiko maila batean daude. Bertara erdisotoko solairutik sartzen da. Eraikinaren estalkia V modura tolesten den lamina bat da, multzoko gune berdeak ureztatzeko baliatzen den euri ura biltzeko diseinatua; eta muturretan berriro tolesten da hegal gisa, beirazko fatxadak eguzkitik eta euritik babesteko.

• Proiektu honetan erabilitako fatxada aireztatua hormigoi polimerozkoa da: Ezagutzen zenuten materiala? Erabili izan duzue aldez aurretik?

Bai, fabrika bisitatu izan dugu baina orain arte ez dugu izan erabiltzeko aukerarik. LKS Arrasateko gure lankideek bai, Edertek eraikinean. Nola jarri eta muntatu zuten ikusi genuen eta ondoren zer-nola funtzionatzen zuen ere bai, eta gure espektatibak baieztatu ziren. 

Materiala preskribatuta al zegoen proiektuan?

 Hasieratik harrizko materiala erabiltzea aurreikusi zen fatxada aireztaturako, baina plaken arintasunak eta koloreen konbinaketarako aldakortasunak hormigoi polimeroaren aldeko hautua egitea eragin zuen. 

Zerk bultzatu zintuzten hormigoi polimeroa aukeratzera? 

Hormigoi polimeroa zen eraikinerako pentsatuta genuen materiala, definituta zeuden moduluetan sartzen zen eta Etxadi kiroldegiaren moduko eraikin publikoak exijitutako iraunkortasun eta erresistentzia beharrei erantzuten zien. Gainera, inguruko eraikuntzetako tonuetan oinarrituta zeuden hiru koloretako fatxada osaera sartzeko aukerari esker, eraikinari nolabaiteko dinamismoa eta esanahia eman ahal izan zitzaion auzo multzoaren barruan.

• Jasangarritasunaren arloan beste soluzio batzuk erabiltzeaz gain, Fatxada Aireztatua erabiltzen duzue proiektuan, eraikinaren portaera termikoan abarmen hobetuz. Jasangarritasun irizpideak kontuan hartzen dituzue proiektu berri bat diseinatzerakoan? Gero eta kontzienteagoak gara diseinu on batek duen garrantziaz energiaren arloan energiaren gehiegizko kontsumoa murrizten ahalbidetzen duten eraikinak eraiki ahal izateko; izan ere, horrela, bai erabiltzaileak bai ingurumena, biek ateratzen dute etekina. Sarri erabiltzen dugun soluzioa da, alderdi guztientzat abantaila handiak dituela uste baitugu.

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak