LEED: KONPROMISO JASANGARRIA, ULMA KONPROMISOA

Munduko egoera ekonomiko berria dela-eta, ekonomiaren funtzionamenduari eta enpresa-erabakiei buruzko orain arteko oinarri, balio eta arauak ezinbestean berrikusi behar dira.
LEED: KONPROMISO JASANGARRIA, ULMA KONPROMISOA

Helburua da garapen-eredu orekatuagoa eta jasangarriagoa lortzea, ekonomia, baliabideak, kontsumo-ereduak eta, kasu zehatz honetan, eraikuntza-sistemak ulertzeko modu desberdinean oinarritzen dena.

ULMA Architectural  Solutionsek jasangarritasunarekin, ingurumenarekin eta energia-efizentziarekin duen konpromiso irmoa ULMAk LEED Ziurtagiriari egindako ekarpena laburbiltzen duen agiri honetan jasotzen da, zeinak, proiektu bakoitzaren arabera, gehienez 32 puntu lor ditzakeen eskuratu daitezkeen 110 puntuetatik, aztertu beharreko zazpi mailatan zehazten direnak:

1. Partzela jasangarriak.
2. Ur-efizientzia.
3. Energia eta atmosfera.
4. Materialak eta baliabideak.
5. Barruko ingurumen-kalitatea.
6. Berrikuntza kudeaketan.
7. Eskualdeko lehentasunak.

LEED ziurtagiriak marko osoa eskaintzen du eraikinen efizientzia eta jasangarritasunarekiko bere konpromisoa ebaluatzeko; horregatik, LEED konpromisoa ULMA Architectural Solutionsen konpromisoa da agertoki berri orekatu, jasangarri eta ingurumenarekiko adeitsuago baterantz.

LEED Ziurtagiria deskargatu leikezu hemen.

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak