"OSO POZIK GAUDE EMAITZAREKIN, ULMAK ESKAINTZEN DUEN INSTALAZIO ZERBITZUA KALITATE HANDIKOA DA ETA HORI NABARITZEN DA"

Juan Gómez Acosta arkitektoari elkarrizketa, Cartagenako Hermanos Maristas Zaharren Egoitzaren proiektuaren arkitektoa
"OSO POZIK GAUDE EMAITZAREKIN, ULMAK ESKAINTZEN DUEN INSTALAZIO ZERBITZUA KALITATE HANDIKOA DA ETA HORI NABARITZEN DA"

Francisco Marín Hernández bazkidearekin 20 urtetik gorako ibilbide profesionala daraman Juan Gómez Acosta arkitektoa Murtziako Arkitektoen Elkargoko Dekanoa izan da eta gelditu gabe jarraitzen du Murtziako Arkitektura Eskolan klaseak ematen eta Grafostatikari buruzko bere Doktorego tesia lantzen.

Ze proiektu nabarmenduko zenuke zure ibilbide profesionalean egindako guztien artetik? 

Oso tipologia desberdineko obrak egiten ditugu, hiri arkitekturatik hasi eta Hotel, Egoitza eta abar luze baten eraikuntza arte. Baina, beharbada, La Manga del Mar Menor-eko Las Lomas Manga Club Hotela nabarmenduko nuke, urte asko egin genituen proiektua lantzen. Murtziako Arkitektoen Elkargoko Dekanoa izan zara 3 urtez (199-2001).

Zer azpimarratuko zenuke esperientzia horretatik? Zer eman dizu? 

Zalantzarik gabe, arkitekturaren ezagutza askoz gertuagokoa, eta lankideak ezagutu ahal izatea. Lanbidearen egoera eta zirrikituak hobeto ezagutzera iritsi ahal izan nuen. Gainera, atzerrira Nazioarteko Kongresuetara bidaiatzeko aukera izan nuen eta, horrela, egoera nazionalari eta nazioartekoari buruzko ikuspegi argiaz jabetu ahal izan nintzen. 

Duela gutxi amaitu dira Cartagenan, Murtzian, Anaia Maristen Egoitza Geriatriko berriaren obrak. Nola garatu zen proiektua? Zer lortu nahi zenuten? 

Egoitza honen ezaugarri aipagarrienetako bat da hirigune erdian duen kokapena. 3. adineko egoitza gehienak hirigunetik kanpo kokatzen dira, hirietan ez baitago nahikoa lekurik eta zoruaren kostua handia baita. Proiektu honetan gure asmoa kontrakoa egitea izan zen, hain zuzen ere: anaia maristak leku berean batzea, Maristen Kolegioaren ondoan, logeletatik Kolegioko patioa ikusteko moduan. Beste ezaugarrietako bat argitasuna da: gela bakoitzak 3 leihate ditu, argitasunak eraikinean paper garrantzitsua betetzea nahi genuen-eta. 

Ze ezaugarri funtzional ditu egoitzak?

Irisgarritasunean asmatu dugu, esaterako. Eraikinak lau esku-ohe muntatzeko ditu, eta horietako bat kaleko espaloiaren mailara jaisten da. Gainera, erdisotoko guneetan gimnasio bat dauka eta ur gaziko igerileku klimatizatua, erabiltzaileen errehabilitazio saioetarako. Beste egoitza batzuekin alderatuta, planta bakoitzak 200m2 baino gehiagoko aisialdi guneak ditu eta, hortaz, erabiltzaileko m2-ren ratioa batez bestekoaren gainetik dago. 

ULMAko hormigoi polimeroa erabili zenuen fatxada aireztaturako, eta gainera materiala defendatu zenuen hasi preskripziotik eta obran jarri arte. Zein dira, zure ustez, materialaren ezaugarri garrantzitsuenak? 

Materialaren iraunkortasuna, alterabilitate eza eta, bereziki, portaera mekanikoa, izan ere, talkarekiko erresistentzia handiagoa da beste material batzuekin alderatuta eta horrek lodierak murriztea eta arintasuna irabaztea ahalbidetzen du. Gainera, materialak eskaintzen dituen aukera kromatikoak funtsezkoak ziren fatxadari jokoa emateko. Bestalde, ULMA fatxada aireztatuaren ainguraketa jarraituko sistemak segurtasunean berme handiagoak ematen ditu beste firma batzuen ainguraketa puntualarekin alderatuz gero. Kontu horrek asko kezkatzen gintuen obraren kokapena dela-eta, izan ere ikastetxe baten ondoan dago. Gerora, esan dezaket asmatu egin genuela aukeraketarekin. Oso pozik gaude emaitzarekin, ULMAk eskaintzen duen instalazio zerbitzua kalitate handikoa da eta hori nabari da obraren amaierako akaberan. 

Hormigoi polimeroaren aukera kromatikoei buruz diharduzu, kolore biziek paper garrantzitsua betetzen dute fatxadaren diseinuan.

Kolore horiekin ahalik eta poztasun gehien eman nahi zitzaion eraikinaren aurpegiari; barruko argiarekin, kanpoko kolorearekin eta haurren ikastetxe ondoko kokapenarekin aurre egin nahi zitzaion gure bizitza zikloaren amaierarekin lotzen dugun egoitza geriatrikoaren ideiarekin, eta horrela itxura alaia ematea lortu dugu. Bestalde, serieka bao kopuru aipagarria duen eraikina da, eta kolore jokoaren bidez seriazioa banatzea lortu da, fatxada planoaren autonomia areagotuz, horrela, dibertigarria ere izan dadin lortu da. “Frencadís” modu modernista engainatu nahi genuen, koloreen erritmoa manipulatuz serie jarraitu bat nabaritu ez dadin laguntzeko. 

Badakizu fatxada aireztatuak eraikinaren efizientzia energetikoaren alde egiten duela. Kontuan hartzen duzu hori zure proiektuetan? 

Zehazki erabakia hartzeko arrazoietako bat Murtzia eskualdeko tenperatura aldaketa gorabeheratsua izan da, eraikinari isolamendu ona eskaintzea oso garrantzitsua izanik. ULMA fatxada aireztatuaren emaitza oso ona da, primeran aireztatzen du eta barruko aire korrontea antzematera iritsi daiteke. 

Eta azkenik, nola bizi du krisia Murtzia eskualdeak? Zein dira zure ustez etorkizuneko aukerak? 

Eragina nabaritu du, zinez. Batez ere eskualdeak 2006-2007an garapen ekonomiko handia ezagutu zuelako eta, hortaz, jaitsiera oso handia izan duelako. Saldu gabeko etxebizitzen parke bolumena handia da. Promotoreek finantzazio oso gutxi jasotzen dute eta obra baimenen kopurua askoz txikiagoa da. Epe ertainera, eraikitako etxebizitzen parkea saltzeko aukera handitu ahala, merkatua berriro piztuko da. Gaur egun dauden etxebizitzak birgaitzeko aukera lan eremu garrantzitsua da. Aukera bat da ondare balio handiagoa emateko.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu