ULMA fatxada aireztatuak: erresistentziarik eta iraunkortasunik handiena ematen duen arkitekturako joera jasangarria

Isolamendu termiko-akustikoa baino askoz gehiago
ULMA fatxada aireztatuak: erresistentziarik eta iraunkortasunik handiena ematen duen arkitekturako joera jasangarria

Fatxada aireztatua da, gaur egun, eraikinaren isolamendu termiko eta akustiko optimoa lortzeko soluziorik hoberena, zubi termikoak zein kondentsazio eta hezetasun arazoak ezabatzen baititu.  Bere arrakastaren funtsa da sistema honen bitartez mugimenduan dagoen aireko ganbera bat sortzen dela eta horrek etengabeko aireztapena sortzen duela, material isolatzailea beti lehor mantenduta eta horrela bere errendimendua hobetuta.  Energia aurrezpen nabarmena lortzen da sistema honekin.

Fatxada aireztatuekin energia aurrezpen nabarmena lortzen da eta iraunkortasun eta erresistentzia handiak ere ematen ditu.

Bere abantailak, ordea, ez dira soilik isolatzaile moduan dituen propietate bikainak, iraunkortasun eta erresistentzia handiak ere ematen ditu. Material egokiak erabiltzen badira, fatxada aireztatu batek hamarkada asko iraun dezake egoera oso onean, apenas mantentze lanik behar izan gabe eta eguraldi txarraren eraginak nabaritu gabe. Horrenbestez, fatxadek sarrien dituzten arazoak eraginkortasunez konpontzeko bideak ematen dituen eraikuntza sistema bat da; horrek azaltzen du zergatik ingeniariek, arkitektoek eta sustatzaileek gero eta interes handiagoa erakusten duten estaldura honetan.

Fatxaden panelaren iraunkortasuna eta erresistentzia: Harriaren bilakaera

Polimero hormigoizko panela material berritzaile batez eginikoa da, eta bere propietate eta ezaugarri fisiko-mekanikoei esker fatxada aireztatuetarako beste material mota batzuek baino maila hobea du eta harriaren moduko material noble baten ezaugarriak hobetzen ditu.   Harriaren deribatu bat da eta %90 harria da erretxinez elkartuta: amalgama horrek material hobe bat ematen du, erresistentzia eta iraunkortasun handiagoa duen material bat.

Hormigoi Polimeroa harriaren deribatu bat da eta %90 harria da erretxinez elkartuta.

Harria tratatzen dugu eta bere propietateak hobetzen ditugu erresistenteagoa eta iraunkorragoa izan dadin.

Horregatik, polimero hormigoia pororik gabeko materiala da eta bere xurgapen maila txikiak (%0.0905) bermatzen du erabat estankoa izango dela eta fenomeno atmosferikoek, hala nola urtzaldiek, euriek, haizeek edo abrasioak oso gutxi higatuko dutela.

Horrez gain, bere osaerari esker oso arina da eta horrek asko errazten du eraikuntza lanak egiten ari diren bitartean manipulatzea, beste material batzuen aldean, esaterako harriaren aldean.


ULMA Architectural Solutionsen fatxada estaldurak: aukera sendoa Europako Merkaturako.

ULMAn balioa ematen diegu estaldurei, polimero hormigoizko panelei esker. Hona hemen panel horien onurarik nabarmenenak:

  • Fatxadaren iraunkortasuna handitzen da, izan ere, denboraren joanean ia aldatzen ez den materiala da, hauekiko erresistentzia bikaina baitu:  fenomeno klimatologikoak eta muturreko tenperaturak, hala nola izotza, urtzea, haize zakarra eta eguzki erradiazioa.
  • Nabarmena da korrosioarekiko duen erresistentzia handia, bai egitura primarioan bai sekundarioan
  • Erresistentzia handia era guztietako inpaktuekiko.
  • Ur gutxi xurgatzen duenez, era guztietako giroetan egon daiteke aldatu gabe, baita eraikinen kanpoaldea gehien hondatzen duten giroetan ere, esaterako itsas giroetan.
  • Pororik ez duten produktua denez, xaboi urez garbitu baino ez da egin behar mantentzeko.
  • Beste material batzuekin gertatzen ez den bezala, bere ezaugarriek ez dute uzten xaflak agertzen.

Iraunkortasunarekin erabat konprometituta gaude; hori dela eta, gure materialari zahartze artifiziala frogatzeko saiakuntzarik zorrotzenak egiten dizkiogu, ziurtatzeko hamarkadetan fatxadek berriak balira bezala distira egingo dutela. 

Iraunkortasuna eta erresistentzia ez dira estetikaren aurkakoak

Badakigu arkitektoak, sustatzaileak, proiektugileak eta erabiltzaileak gero eta zorrotzagoak direla eraikinen akabera estetikoekin. ULMAn ingurunearekin bat egiten duten eraikin funtzionalen alde egiten dugu. Arrazoi horregatik, gure eskaintzan formatu ugari sartzen dira, bai eta izkinetarako pieza ugari ere. Kolore, testura eta junturen aukerekin eskaintza bereizgarria eta osoa eratzen da, diseinu erakargarriak eta pertsonalizatuak dituzten proiektuak gauzatu ahal izateko.

Irtenbide arkitektoniko honi buruz edo beste bati buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan

ULMAren fatxada aireztatuak dira egun dauden eraikuntza soluziorik efizienteenetako bat. Eraginkortasunez eta modu  jasangarrian eraikitzeko proposamen bat da, instalatzen erraza eta fatxadek dituzten arazo nagusietako bi konpondu ditzakeena. Hauek dira arazo horiek: iraunkortasuna eta erresistentzia. Gainera, behin instalatuta kaudimen estetiko eztabaidaezina lortzen dugu. 



Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu

ARKITEKTURAko berripapera dugula jakinarazi nahi dizugu, eta ez da gainerakoak bezalakoa. Hemen kontatuko dizugu:

Zertaz da arkitekturako berripapera?