Fatxada bakarra, plaka erdizulatuekin

Fatxada bakarra, plaka erdizulatuekin

Badakigu arkitekturaren berrikuntza funtsezko puntua dela hainbat soluzioren sorkuntzan. Eta izugarri gustatzen zaigu geure burua proban jartzea eta geure buruari (eta munduari) erakustea baietz, ideiak gauzatzeko gai garela, hasieran oso konplexuak edo ezinezkoak iruditu arren.

Gure materialaren moldagarritasunak, Stoneo, larru sortzaileak eta pertsonalizatuak egitea ahalbidetzen du. Muga zure irudimenak jartzen du, eta gu arduratzen gara gainerakoaz.

Eta irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, gaur proiektu bat dakargu, diseinu erdi zulatuko plaka pertsonalizatuak sortzeko: Vinaròseko nagusien egoitza (Castelló).

Pep Selgar arkitektoa buru duen SELGAR ARQUITECTES, SLP, arkitektura estudioak diseinatu du egoitza hau, Eguneko Zentroaren gainean eraiki dena. Horrek dakarren zailtasun erantsia gorabehera, inplikatutako alde guztien koordinazio onari esker, hasieran aurreikusitako epe guztiak betetzea lortu dugu.

Guztira, 1700 metro karratuko fatxada aireztatua izan da, Stoneoren plaka erdi zulatuz estalia, zentrorako bakarrik egindako diseinu batekin.

Fatxada desberdin eta sortzaile baten bila zabiltza? Ideia bat baduzu, guk egia bihur dezakegu. Jarri gurekin harremanetan.

Stoneo Art: fatxada aireztatu pertsonalizatuak

Stoneo Art gamak fatxada bakarrak proiektatzeko orduan sormenari erantzuten dio. Edozein testura, kolore edo diseinu izan daiteke. Zure buruak proiektatzen ditu eta guk gauzatzen ditugu. Gama honek pertsonalizatzeko aukera amaigabeak eskaintzen ditu.

Vinaròseko nagusien egoitzarako testura botoiduna garatu dugu. Plaka erdi zulatu bat da, non diseinuak ez duen plaka osoa zeharkatzen, baizik eta % 50ean zulatuta dago barruranzko botoien bidez.

ULMAn izugarri gustatzen zaizkigu konbentzionaletik haratago joan eta gure erosotasun eremutik irtetera garamatzaten erronkak. Proiektu hau horietako bat izan da, plaka erdizulatuak egiten ditugun lehen aldia baita.

Emaitzak berez hitz egiten du, testu honekin batera doazen argazkiak ikustea besterik ez dago. Plaken estetikak braille lengoaia sistema gogorarazten du, ezta?

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu