Fatxada bat birgaitzea sormenezko ekintzatzat jo dezakegu?

Fatxada bat birgaitzea sormenezko ekintzatzat jo dezakegu?

Galdera honi erantzuteko, eztabaida ireki, eta nire iritzia kontatuko dizut. Hasteko, Pertsonalizazioaz hitz egingo dizut, Sormenaren funtsa da-eta.

Ea ba.

Arkitekturaz ari garenean, pertsonalizazio beharra bi eskakizun motak eraginda sor daiteke.

Proiektu berri batean sortzen den eskakizuna da horietako bat. Izan ere, orri zuri batek ematen duen askatasuna duzu, fatxada hori nola proiektatu nahi duzun eta aparteko nortasuna izan dadin eman ahal diozun ukitua irudikatzeko askatasuna duzu. Pertsonalizazio primarioa da, sorrera unetik egiten dena.

Birgaitze lanetan sortzen dena da bestea. Eskakizun horretan sormenaren osagaia txikiagoa da. Hala da, ezta?

Azalduko dizut.

Proiektua dagoeneko existitzen denean eta birgaitu egin behar denean, proiektugilearen lanak jatorrizko estetika mantendu behar du, eta estetika horretara egokitu behar da.

Baina, zergatik jartzen dut zalantzan jarduera hori sormen gutxiagokoa izatea? Izan ere, fatxadaren forma eta esentzia badaude, baina, lan honetan, birgaitzea gauzatzeko modua eta materialak aukeratzeko prozesura bideratzen da, fatxadak duen nortasuna errespetatzea ahalbidetu beharko digute-eta.

Zer iruditzen zaizu?

Niretzat, argi dago, modu originalean pentsatzea, ideia berriak esploratzea eta oraina hobetzea eskatzen duen ekintza orotan dago sormena. Eta arkitekturan zentratzen bagara, sormenak material, forma eta diseinu teknika berriak esploratzeko trebetasuna eskatzen du, espazio funtzional eta estetikoak sortzeko.

Jarri harremanetan gure teknikoen eta komertzialen sarearekin, hurrengo proiektuan lagun diezazuten.

Stoneo Art

Beste batzuetan ere hitz egin dizut Art Gamari buruz; proposatzen ditugun gametatik moldakorrena eta sormen handienekoa da.

Haren onena da fatxada adierazpen pertsonalerako mihise bihur dezakeela. Eta, gainera, lehendik dagoen diseinu bat erreplika dezake. 

Aukera hori ere oso interesgarria da.

Gaur egungo teknologiak testura originalak sortzeko aukera ematen digu, esaterako, natura gogora ekartzen duten zimurtasunak, bai eta geometria originalak ere.

ULMAn fatxadak pertsonalizatzen laguntzen dugu, bai haiek sortzean, bai haiek birgaitzean. Gaurkoa Finlandiako eraikin ofizial bat da, eta bere fatxadak, bere testuragatik, txokolatezko tableta bat gogorarazten digu. Birgaitzearen helburua izan da irudi berritua eta modernoa ematea, aldi berean bere nortasuna berdin utzita, eta jatorrizko akabera bat ere ematea.

Art gamak eskaintzen dituen abantailak:

  • Sormen askatasuna 
  • Zure proiektuaren neurrira egindako irtenbide pertsonalizatuak
  • Inpaktu estetikoa 

ULMAko Stoneo akaberek eskaintzen dituzten aukera estetikoez gain, fatxada aireztatuko eraikuntza sistemak efizientzia energetikoa hobetzea lortzen du, isolamendu termikoa hobetzen baitu. Gainera, iraunkorra eta mantentzen erraza da, hau da, zure hurrengo proiektuan kontuan hartzeko ezaugarriak ditu, berdin dela proiektua muturreko klima duen lurraldean den, esaterako, Finlandian, edo euri askoko eta bero handiko leku batean, esaterako, Brasilen.

  

Txosten Teknikoa deskargatu

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu