Stoneo, barruan eta kanpoan egoteko moldakortasuna

Porta Firal guneko ESTEVE eraikinaz ari gara, lau dorre, hotel bat eta merkataritza-gune bat dituen konde-hiriko gunea.
Stoneo, barruan eta kanpoan egoteko moldakortasuna

Gizakiak nomada izateari utzi eta leku batean finkatu zenean (antzinako Mesopotamian  Kristo aurreko 5.000 urte inguruan), lehen hiriak sortu ziren.

Zalantzarik gabe, bizitza etengabeko bilakaera eta garapena da, eta hiriek ere prozesu horri jarraitzen diote. Hazkunde horren parte izatea, modu kontziente eta jasangarrian egiten denean, beti da interesgarria.

Gaur ekarri dugun proiektua PORTA FIRAL izena eman zaion Bartzelonako zona baten hazkundearen parte da.  Jatorritik hirigintzako lan handitzat hartzen da, eta espazio publikoa ahalik eta gehien erabiltzeko ordenatzen dira eraikinak. Hainbat plaza sortu dira eta altueran eraikigarritasunik handiena kontzentratzen da. 

Porta Firal, Bartzelonako Azoka berrirako sarbideetako batean dago. Konplexu horrek 4 dorre, merkataritza-gune bat eta 4 izarreko hotel bat ditu eta 1.500 plazako aparkaleku handi bat estaltzen duen plaza handi batek sustengatzen ditu.

Multzo hau osatzen duten bi eraikinek ULMAren fatxada aireztatua dute. Leonardo Royal Hotela eta ESTEVE eraikina dira. Zentratuko garen azken proiektu hori multzoko dorrerik baxuenak osatzen du, 54 metroko altuera dauka, gainerako 3 dorreen 80 metroekin  alderatuta. Gainera, geometria berezitua du.

Stoneo plaken moldakortasuna, kanpoko eta barruko erabilerarako.

Eraikina, argi eta garbi bereizitako bi gorputzez osatuta dago. Behea 3 altuerako zokalo gisa, terraza bat eta 10 solairuko kristalezko bulegoak, ESTEVE PHARMACEUTICAL laborategiarenak.

"Hautatutako plaken ehundurak eta koloreak bilatzen ari ginen harri efektua lortzeko aukera eman ziguten". Eduard Permanyer

Dorrearen behealdea, edo zokaloa, gris argi koloreko ULMA plakekin dago bukatua, eta goiko aldea aluminiozko eta beirazko fatxada modular batez osatutako beirazko itxiturarekin.

Proiektu honen berezitasuna da eraikinaren beheko atalerako aukeratutako akaberak barrura egiten duela sarbidean, eta hall handia osatzen duten baruko pareten estaldura gisa jarraitzen du. Erdiko  atarte handi hori, argi naturalak bustitako beirazko kupula batekin, kanpoko fatxada bat balitz bezala tratatu da.

Hori posible izan da ULMAren plakek akabera eta aldakortasun batzuk dituztelako, Eduard Permanyer proiektuaren arduradun eta TDA Arquitectura y Urbanismo Estudioko arkitektoak esan digunez aukera ematen dutenak kanpoan zein barruan erabiltzeko. Eta bere hitzetan honakoa adierazi du:  "Hautatutako plaken ehundurak eta koloreak bilatzen ari ginen harri efektua lortzeko aukera eman ziguten".

Stoneo, akaberen paleta eta harrizko sentsazioak

Fatxada Haizeztaturako plaka horien ezaugarrietako bat da PURE gamaren egiturek harriaren esentzia ematen eta transmititzen dutela.

Stoneo, harriaren deribatua denez (bere osaeraren % 90 agregakin naturalak dira), izaeradun plaka bat da. Material noble horrek ematen dituen tonalitate eta egitura naturalak ditu. Bere edertasuna partekatzeaz gain, bere erresistentzia eta iraunkortasuna ere badituena.

Akaberetan zentratzen bagara, oso argi daukagu arkitektoek paleta zabala, moldakorra eta interesgarria behar dutela. Horregatik, Stoneo oso lagungarria izan daiteke. Dituen akabera mota ugariekin: naturalak, dinamikoak edo pertsonalizatuak; proiektuen diseinua errazten du, eta bilatutako estetika lortzen laguntzen du, dela modernoa eta egungoa, edo naturalagoa eta harrizkoa, ESTEVE eraikineko beheko zokaloa eta atariaren kasuan bezala. 

Irtenbide arkitektoniko honi buruz edo beste bati buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. 

Ezin dugu ahaztu jasangarritasuna

Eduardek esan digunez, “gure azken bulego eraikin guztietan, jabeak irtenbide jasangarrietan inbertitu du, ibilbidearen amaieran kalifikazio energetikorik onena izan dezan, dela Breeam kalifikazioa, dela Well kalifikazioa, edo beste batzuk”.

Porta Firal, ESTEVE Eraikina dagoen lekua, Kataluniako hiriburuan eraiki berri diren bulegoen konplexurik handiena bihurtu da, guztira 90.000 m2 baino gehiago ditu.

Zure proiektuak akabera moldakorrak, harrizkoak eta modernoak behar dituenean, begiratu Stoneok eskaintzen duen ehunduren eta koloreen paletari. Kanpoaldeak zein barrualdeak estali ahal izango dituzu, eta, gainera, ULMAk eskaintzen dizun bermearekin.

 

FITXA TEKNIKOA:

Esteve Eraikina-Porta Firal

  • SUSTATZAILEA: Iberdrola Inmobiliaria
  • ARKITEKTOAK: TDA ARQUITECTURA Y URBANISMO- Eduard Permanyer Pintor.
  • FATXADAKO ZOKALOAREN AZALERA + ATARTEA: 1000 m2
  • TESTURA ETA KOLOREA: Stoneo PURE Gris.
  • KOKAPENA: Porta Firal, Passeig de la Zona Franca 109, 08038 Bartzelona

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu