ULMA Fatxada Aireztatua Josep Beltran y Miret lehen mailako arreta zentroan, Sant Pere de Ribes herrian, Bartzelona

Argia iragazteko erretilu motako lamak nabarmentzen ditugu

Gure materiala

Vitaller arkitektura estudioa izan da proiektuaren arduraduna. Laia Isern, estudioko arkitektoa eta bazkidea denaren iritzia jasotzeko aukera izan dugu. Arkitektoaren hitzetan, hormigoi polimerozko fatxada aireztatua aukeratzeko arrazio nagusiak izan dira “malgutasuna, neurriak eta proiektu fasean zein obran egindako azterketa teknikoa”.

Gure materialari esker, arkitekturako profesionalek proiektuak pertsonalizatu ditzakete, gure lan-sortako kolore, testura eta formatu aukera zabala erabilita. Proiektu honetarako, zehazki, lur testurako  plakak hornitu dira bi koloretan. Baina berezitasuna erretilu motako lamak dira. Eraikin barrualdera argia iragazteko helburuarekin instalatu dira eta,  horrez gain, kanpoaldetik beirak babesteko elementu izateko.

Gure sistema

Amaitzeko, aipatzekoa da, fatxada aireztatuko sistemari esker, eraikinen ezaugarri termikoak nabarmen hobetzen direla. Laiak azaltzen digun bezala “Vitaller Arquitecturak ISO 14006 ziurtagiria dauka ekodiseinuan, beraz, gure proiektu guztiak jasangarritasun irizpideekin egiten dira”.

Zentro berri honekin, osasunerako bi oinarrizko gune sortu dira udalerrian. Bigarren honek 1700m2 baino gehiago ditu eta, besteak beste, medikuntza orokorra, pediatria eta lehen mailako arretarako kontsultak daude bertan.

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Koloreak eta testurak

Koloreak eta testurak

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak