Eraikin berezi bat, biziki efizientea eta inoiz baino azkarrago eraikia

AGUA testuraren efektu optikoarekin, kolore berdearen tonalitate desberdinak erabili direla irudituko zaizu.

ULMA Architectural Solutions enpresak Itxituraren eta Fatxada aireztatuaren soluzioak egin ditu, hormigoi polimerozko plakekin, Bizkaiko Abadiño herriko Zelaieta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxerako.

Energia-efizientzia

Oso eraikin efizientea egin nahi zen, 0,20 baino gutxiagoko transmisio termikoarekin, ZERO energia-kontsumo duen eraikin bat lortzeko. ULMA fatxada itxiturak premisa hori betetzen du; izan ere, energia-efizientzia altuko sistema industrializatu bat da, jasangarritasun-irizpide gorenak betetzen dituena.

Bizkortasuna

Proiektuaren beste helburuetako bat obra osoa 6 hilabeteko epean amaitzea zen. Oso epe laburra bazen ere, hura errespetatzea lortu zen, itxitura industrializatua enpresa bakarrak eraikitzeari esker. Lehorreko multigeruza sistemari esker, ULMA fatxada itxitura obran kokatzeko prozesuaren errendimendua askoz handiagoa da, eta kontrolatzea askoz errazagoa da, antzeko kostua duen itxitura tradizional bat baino.

AGUA testuraren efektu optikoa

AGUA testuraren efektu optiko ikusgarriarekin, kolore berdearen tonalitate desberdinak erabili direla irudituko zaizu. Egia esan, kolore bakarra du, baina tonu desberdinak izatearen efektua lortzen du norabide desberdinetan (bertikalean, diagonalean eta horizontalean) instalatutako uhinak dituen AGUA testuraren akaberari esker.
Gainera, CREAKTIVE testura ere erabili da, mahatsondo baten hostoa irudikatzen duena kolore beltzean, eta uhinen testura berdearekin kontrastea egiten duenez, obra hau edertasun paregabeko eraikin berezi bat izatea lortzen da.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat