Gauza garrantzitsu bat kontatu behar dizugu

Biltegi berria Erresuma Batuan
Gauza garrantzitsu bat kontatu behar dizugu

Gaur nobedade bat dugu zuri kontatzeko: biltegi berri bat ireki dugu Erresuma Batuan, herrialdean dugun presentzia handitzeko eta, horrela, bezeroarentzako arreta zerbitzua hobetzeko, entrega epeak laburtuz.

Drainatzeko soluzioen sektorean nazioartean dugun esperientziak Erresuma Batuan lanean hastera eraman gintuen 2012an, David Gonzalez gure lankidea atez ateko bisitak egiten hasi zenean.

Ezkerretik gidatzen ikasi eta okerreko norabidean biribilgune batzuk hartu ondoren, David betidanik egindako eran banatzaileengana hurbildu zen: haiekin aurrez aurre elkartuz.

Bisita hauek orain gure banatzaileak direnetara eraman zuten; eraikuntza eta drainatze sektoreetan dituzten ezagutzengatik aukeratuak, Erresuma Batuko gure bezeroei urte askoan zehar zerbitzua eman diete eta ULMA gaur egungo drainatze soluzioen hornitzaile ezaguna bihurtzen lagundu dute.

Gure drainatze kanalei buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Gaur egun, gure kalitate handiagatik eta prezio lehiakorrengatik gara ezagunak, eta 24 ordutan arreta emateko gai den sail tekniko baten babesa dugu.

2017an are gehiago hazi ginen, Erresuma Batuko filialari eta gure salmenta taldeari esker.

Gaur egun, gure presentzia handitzen jarraitzen dugu merkatu britainiarrean, eta biltegi berri bat ireki dugu Avonmouthen, Bristolen, M4/M5ari estrategikoki lotutako kokalekuan.

Baina, zer esan nahi du horrek Erresuma Batuko merkatuarentzat?

  1. Entrega denbora laburragoak: 48 orduko entrega epea, bezeroak itxaron ezin duen proiektuetarako.
  2. Laginak azkarrago ematea, ebaluatzeko.
  3. Erresuma Batuko tokiko hornitzaile bihurtzea.

 

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

DRAINATZEko newsletter bat dugula jakinarazi nahi dizugu, eta ez da gainerakoak bezalakoa. Hemen kontatuko dizugu:

Zertaz da drainatzeko berripapera?