KompaqDrain ® CITY kanalak - Segurtasuna eta irisgarritasuna

Hiri inguruneetarako drainatze kanal trinkoa
KompaqDrain ® CITY kanalak - Segurtasuna eta irisgarritasuna

Gure KompaqDrain® kanal guztiak bezala, kanal hauek monolitikoak dira, trinkoak, pieza bakarrekoak eta oso-osorik polimero hormigoiz eginak. 

Ezaugarri horiek guztiak direla eta, iraunkorrak, erresistenteak eta oso seguruak dira.

Aproposak dira trafiko astuna edo intentsitate handikoa ohikoa den lekuetarako. 

Baina kontuan izan behar dugu gure hirietako errealitatea aldatzen ari dela eta gero eta leku gehiagotan ibiltzen direla ibilgailu astunak eta oinezkoak tartekatuta. Oinezkoentzako bihurtutako hiriguneak adibide onak dira. 

Eremu horietako drainatze sistema segurua eta eraginkorra izan behar da hidraulikoki, eta, aldi berean, egokia izan behar da ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak ibiltzeko, esaterako, gurpil aulkian daudenak, makila edo makuluak erabiltzen dituztenak, takoidun oinetakoak dituztenak eta patinete elektrikoan doazenak.

Garrantzitsua da drainatzea eraginkorra izatea bidea putzuz ez betetzeko, baina garrantzitsua da, halaber, drainatzea segurua izatea eta oinezkoek estropezu egitea edo erortzea saihestea.

Bi helburu horiek betetzeko, KompaqDrain® City kanal espezifikoa daukagu, ura biltzeko zabalera txikiagoko zuloak dituen kanal trinkoa.

Kanal honi buruz zalantzarik baduzu, guri galdetu

Zulo horiek 8 mm, 13 mm edo 16 mm-koak izan daitezke (kanalaren zabaleraren arabera), eta guztiak dira D-400 karga motarako egokiak.

Ura biltzeko zulo estuagoak jartzen baditugu, egunerokoan hain garrantzitsuak diren herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen laguntzen dugu.

Eraginkortasun hidraulikoa bermatzen dugu, KompaqDrain® kanal guztiek integratuta duten Max-Flow® sistemari esker, eta oinezkoentzako segurtasuna ere bermatzen dugu, zabalera txikiko zuloekin.

KompaqDrain® modelo guztiak kontsulta ditzakezu hemen.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu