Abiadura kontua

ULMAren Kompaqdrain kanalak Bartzelona-Kataluniako Zirkuituan

Zerbait aitortuko dizut: 1 Formula ikaragarri gustatzen zait.

Pentsatzen dut etxean txikitatik jasotzen dugunak baldintzatzen dituela nolabait gure zaletasunak, eta nik oso oroitzapen onak ditut Bartzelona-Kataluniako Zirkuituaz, askotan joan bainaiz bertara nire pasioetako batez gozatzera, abiaduraz gozatzera, alegia. 

Horregatik, niretzat hain berezia den leku horretarako drainatze kanalak hornituko genituela esan zidatenean, hunkitu egin nintzen.  

Beraz, lana ondo egin zela-eta pozik egonda, hornitutako Kompaqdrain kanal trinkoekin egindako proiektua kontatuko dizut orain.

Kompaqdrain kanal trinkoak 

Sareta gorputz bakar batean integratuta duten kanal monolitikoak dira. Kanalak trinkoak direnez (sareta eta kanala pieza bakar batean integratuta daude), segurtasun eta egonkortasun handiagoa ematen dute. 

Sakonago hitz egin dezagun, ordea, horien ezaugarriei eta onurei buruz. Hiru aipatuko dizkizut, eta esango dizut zergatik izan diren erabakigarriak proiektu honetan.

Lehen ezaugarria da Kompaqdrain kanalen gama osoak max-flow sistema esklusiboa duela, eta sarrerako zuloen diseinu bereziari esker, alderantzizko kono forma baitute, kanalean ur gehiago eta abiadura handiagoz dranaitzea lortzen dugula.  

Bigarren ezaugarria kanalen gainazala da. Kompaqdrain Industry modeloa gainazal irristagaitz alderantzikatuekin diseinatuta dago, eta, gainera, ur xafla atzipen zuloetara bideratzeko elementuak ditu. Zulo horiek txikiak dira (30 x 25 mm), eta gainazala irtengunerik gabe dute, gainetik pasatzen diren ibilgailuetan bibraziorik ez sortzeko. 

Azkenik, polimero hormigoiz eginda daude, hau da, konpresioarekiko erresistenteenak diren materialetako batez; beraz, cm2-ko 1300 kp ere jasaten dituzte, hormigoi tradizionalak cm2-ko jasaten dituen 500 kp-ren aldean. Gainera, silizearen agregatuak gogorrak direnez bermatuta dago ibilgailuen trafikoa jasaten duen edozein gainazalek, Montmelon dagoen zirkuitua, esaterako, ondo kontserbatuko dela, kargatutako kamioien trafikoa etengabea baita zirkuituan.

Dagoeneko badakizu zergatik instalatu ziren Kompaqdrain kanalak Bartzelona-Kataluniako Zirkuituan, baina badago beste xehetasun bat, proiektuaren arduradunak pozik utzi zituena, eta garrantzitsua da zuk xehetasun hori ezagutzea. 

Zure proiekturako drainatze soluzio baten bila ari zara? ULMAn badugu. Hemen gaude

Entregatzeko epeak 

Hornidura eta instalazioa amaitu ondoren, proiektuaren arduradunekin hitz egin genuen feedbacka jasotzeko, eta, adierazi zigutenez, entregatzeko epeak bete izana positiboki baloratu zuten. 

Ez zaitut engainatuko, entregatzeko oso epe laburrak eskatu zizkiguten, 1 Formulako munduko txapelketak hastear zeudelako, baina lortu egin genuen. 

Eta badakizu nola? Koordinazioari eta talde lanari esker.  Izan ere... Zertarako balio du merkatuko produkturik onena edukitzeak gero, bezeroak behar zaituenean, hor ez bazaude?

ULMAn sare komertziala eta banaketa sare zabala dugu estatu mailan, gure drainatze soluzioak behar dituzunean eta behar dituzun lekuetan eskuragarri izango dituzula bermatzeko. 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu