ULMA Drainatze kanalak Malpensa aireportuan - Italia

MULTIV+ drainatze kanalak Italian, Lombardiako Malpensa aireportuko P4 parkinean

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko bere drainatze kanalak Malpensa aireportuko P4 parkinean instalatu ditu, zeina Italiako Lombardia hirian dagoen. Malpensa aireportua Milan iparraldeko kontinente arteko aireportua da, izan ere mundu osoan helmuga sorta zabala dauka.

Gaur egun ULMA Architectural Solutions Munduko operadore handienetako bi diren AENA eta INFRAERO aireportu operadoreen hornitzaile ofiziala da. Halaber, aholkularitza eta soluzioak ere eskaini ditu drainatze kanal espezifikoetan Madrilgo Barajas, Malagako aireportua, São Pauloko Guarulhos, Brasilia, Rio de Janeiro eta Mexikoko aireportuetarako.

Espezifikoki Malpensako parkinean instalatu den drainatze kanalen gama MULTIV+ gama izan da, 150mm-ko zabalera duena. Guztira 400 metro instalatu dira, parkinaren behar guztiak asebetez.

Aipatzekoa da MULTIV+ drainatze kanalek sistema bakarrean gainerako gamen abantailak biltzen dituztela:  SELF sistemaren ekonomia, MINIren altuera murriztuak;  gamaren 8 puntuko finkapena eta URBAN sistemaren ur jauzi erako malda aukera.

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak