Ez kendu protagonismoa benetan protagonismoa eduki behar duenari

Hiriko drainatze sistema ezkutua
Ez kendu protagonismoa benetan protagonismoa eduki behar duenari

Frantzian bereziki gustatzen zaidan zona bat baldin badago, Proventzako eta Kosta Urdineko aldea da hori.  

Guk behin baino gehiagotan bidaiatu dugu familian Frantziako hegoaldeko eskualde horretara, eta eskualdeak ez digu inoiz huts egin. Leku horretako ingurune naturalagatik, giro lasaiagatik, eta nola ez, hango herri ederrengatik da txangoak egiteko gogokoen dudan lekuetako bat. 

Gaur, Saint Zachariera joango gara, eskualdeko herri txiki batera, Aixetik 25 bat kilometrora. 

Herri txiki hori inguruko udalerrien tontorrean dago. Oso leku altuan egoteagatik ospetsua da lekua, eta horregatik esaten da han aingeruei oinak ukitu ahal zaizkiela edo han fabrikatzen dela elurra.

Bitxikeriak alde batera utzita, gaur kontatu nahi dizut nola lagundu dugun efizientzia hidrauliko handia duen drainatze soluzio bat aurkitzen, aldi berean, multzoaren emaitza estetikoa zainduta. 

Aholkularitza teknikoa eta kalkulu hidraulikoa

Lehenik eta behin, azterketa hidrauliko bat egin genuen gure Optimal Drain softwarearekin, urak kanaletan duen portaera kalkulatzeko.  Horrela, kanalen lerroen kostua optimizatu dezakegu, proiektu bakoitzerako kanal egokiena hautatuz. 

Azterketa egin ondoren, eta proiektuko obra buruaren eta gure sail teknikoaren arteko lankidetzari esker, erabaki zen soluziorik onena sareta artekatua zuten MultiV+ kanalak instalatzea zela.

V sekzioa optimizatua, eraginkortasun hidrauliko handiagoa lortzeko

MultiV+ kanalek daukaten ezaugarri tekniko bati esker, abiadura handiagoa lortzen da emari txikian, eta gaitasun handiagoa muturreko emarietan. 

Hau da: 

V forma duenez, ura abiadura handiagoan drainatzen du, eta, beraz, ura kanalaren barrutik igarotzean sedimentuak mugiarazteko beste indar dauka, kanala berez garbituta.  

Kanalaren  barruko akabera lauak ura hobeto lerratzen laguntzen du, eta horrek sistemaren ebakuazio ahalmena hobetzen du. 

Hiriko drainatze sistemei buruzko aholkularitza hemen

Oso inpaktu bisual txikia

Slot motako sareta artekatuak bereziki ezagunak dira hiriguneetan instalatzeko, esaterako, Saint Zacharieko kale zentriko honetan. 

Horrelako inguruneetan lan egiten dugunean, oso erakargarriak ez diren saretak instalatzea arazo bat izan daiteke, multzoaren akabera bisualari kalitatea kentzen baitiote. 

Eta hori da, hain zuzen ere, ezkutuko sareta artekatua aukeratu izanaren arrazoia: hobekuntza estetikoak ematen dituelako eta drainatze sistemak paisaian eraginik ez izatea eragiten duelako. 

Begiratu argazki hauek. Ikusten duzu lerro zuzena zoladuran? Hor azpian drainatze sistema dago instalatuta; sistemaren efizientzia hidraulikoa eta itxura estetikoa konbinatuz. 

 

Deskargatu produktu gama

 

Ikusten duzunez, soluzio honekin ez diogu protagonismorik kendu benetan protagonismoa izan behar duenari, hau da, Saint Zacharie inguruko paisaiari.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu