Galdetzearen garrantzia

Galdetzearen garrantzia

Hiru urte dituztela, gutxi gorabehera, haurrak "zergatiaren" fasetik pasatzen dira. Nire semea adin horrekin gogoratzen dut; dena jakin, ezagutu eta ulertu nahi zuen.

Nagusitu ahala, galdu egiten dugu txikiek hiru urterekin erakusten duten harridurarako gaitasuna. Baina ados egongo gara ezagutza oro galdera bat, arazo bat eta konponbidea bilatzearekin hasten dela.

Testuinguru horretan, Salouko Udalak herritarren partaidetza prozesu bat jarri zuen martxan, auzotarren ekarpenak hiria birmoldatzeko proiektuan txertatzeko. Asmo handiko eraldaketa proiektua da, hiria atseginagoa, jasangarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Egoiliarrek egin zuten eta proiektuan sartu ziren ekarpenetako bat euri urak kanalizatzeko arazoak konpontzeko beharra izan zen.

Eta horretarako, TADEC ingeniaritzako José Javier Gijón harremanetan jarri zen gure sail teknikoarekin. Carles Buïgas etorbidean drainatze sistema berri bat instalatzeari buruzko aholkuak ematea nahi zuen, hiriko merkataritza ardatz nagusietako bat baita.

Zein da drainatu beharreko eremua?, nolakoa da gure kanalek hustuko duten saneamendu sistema?, badago altuera mugarik inguruan? Horiek izan ziren egoera ulertzeko eta, ondoren, irtenbiderik onena aurkitzeko egin genituen galderetako batzuk.

ULMAn aliatu bat dugu neurrira egindako azterlanak egiteko: Optimal Drain plataforma anitzeko softwarea. Kalkulu hidraulikoak egiteko erabiltzen dugu. Aurretiazko azterlan horiek proiekturako kanalik eta sarerik onenak zehazten laguntzen digute, bezeroarentzako ahalik eta kosturik txikienarekin.

Galderarik al duzu? Idatzi eta konpromisorik gabe erantzungo dizugu.

MULTIV+ drainatze teknikoa 

MultiV+ kanal teknikoak hiru altueratan instalatzeak arazoa konponduko zuela zehaztu zen.

Carles Buïgas etorbidean zehar altuera mugatutako eremuak zeuden, eta, beraz, 80 mm eta 320 mm arteko altuerako modeloak jarri dira.

Hiribidea oinezkoentzat bada ere, negozio asko dituen gune turistikoa denez, zamalanak egiten dituzten kamioien etengabeko pasabidea ere badago. Hori dela eta, MultiV+ kanalak D400 arteko karga klaserako saretekin instalatu dira.

Baina jarrai dezagun galderekin:

Zergatik MultiV+ Sistema?

Erantzun laburra gaitasun hidrauliko handia duelako izango litzateke. Hor doa luzea:

MULTIV+ ® kanalen V formako diseinua ura abiadura handiagoan drainatzeko garatu da, kanalaren berezko garbiketaren eragina hobetuz. Optimizatutako sekzioak, merkatuan dauden V tradizionaleko sekzioak baino handiagoak, muturreko emarietan gaitasun hidrauliko handiagoa ematen du, eta, beraz, kanal horiek aukera ezin hobea dira luzetarako maldarik gabeko tarteetarako (maldarik gabeko tarte luzeetarako?

Erdiguneko kale bat da emaitza, erabat oinezkoentzat egina, eta saneamendu arazorik gabea. Helburua beteta!

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu