Ur jauziaren erako drainatze soluzioa Arena MRVrako

Brasilgo hamargarren futbol estadiorik handiena
Ur jauziaren erako drainatze soluzioa Arena MRVrako

Herrialde batzuetan futbola joko bat baino gehiago da, eta seguru nago nirekin ados egongo zarela herrialde horietako bat Brasil dela esatean. 

Izan ere, gauza ukaezina da: munduko selekzio liderra da, FIFA rankingaren arabera. 

Bada, hemendik aurrera Brasilgo futbolak estadio berri bat du Belo Horizonte herrian, Minas Gerais estatuan. Arena MRV da, Clube Atletico Mineiroko estadio berria. 

Makro proiektu horrek 185.655,19 m²-ko eremu eraikia du, eta Farkasvölgyi Arquitetura arkitektura estudioak diseinatu du.

Neurri izugarri horiekin, 47000 eserleku ditu eta, beraz, herrialdeko hamar estadio handienen artean dago edukierari dagokionez.

Ez da gutxi!

Baina orain beste ahalmen bati buruz hitz egingo dizut, ezagutzen dugun ahalmen honi buruz:  euri urak ebakuatzeko ahalmena. 

Aholkularitza teknikoa

Honelako makro proiektu bat martxan jartzen denean, kostuak eta gauzatzeko denborak zerbait garrantzitsua dira. 

Eta horretan lagundu dezakegu gure esperientziarekin; proiektatutako kanalizazio sistemen ebakuazio ahalmena eta kostua egokiak izatea bermatzen lagundu dezakegu. 

Sekretu bat kontatuko dizut: azterketa hidraulikoak egiteko garatu dugun software multiplataforma bati esker, aldez aurretik jakin dezakegu zer kanal modelo den egokiena proiektu bakoitzerako. 

Eta zergatik da zuretzat interesgarria hau jakitea? 

Bada, hasieran, Arena MRVrako in situ fabrikatutako kanalak erabiltzea aurreikusita zegoen, guztira 450mm-ko zabalerarekin eta hasieran 200mm-ko altuerarekin. 

Azterketa hidraulikoa egin ondoren, ordea, erabaki genuen kanalak ur jauziaren erako maldan banatzea zela aukerarik hoberena.

Proiektatzen dituzun kanalizazio sistemek ebakuazio ahalmenik egokienak eta kosturik egokienak izan ditzatela bermatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. 

Kanalak ur jauziaren eran

Kanalak ur jauziaren eran instalatzea da kanal zuzenak altuera desberdinetan jartzea eta haiek lotura altxagarrien bidez elkartzea. 

Aukera sinplea (eta merkea) da, maldak egin behar diren eremuetan erabiltzeko, esaterako, gure kasuan. 

Arena MRVrako U100 kanalak erabili genituen, 130mm eta 230mm bitarteko altuerarekin, hasierako diseinuko emari berari erantzunez.

Aukera arinagoa (eta merkeagoa) zen, baina hasieran aurreikusitako ebakuazio ahalmen bera zuen.. 

Nola da posible? Polimero hormigoiari esker. 

Polimero hormigoia eta kostuen optimizazioa

Polimero hormigoiz fabrikatutako gure kanalek hain azalera laua dute, non denbora gutxiagoan ur gehiago drainatu dezaketen. Materialaren propietate horri eta beste batzuei esker, kanal arinagoak eta sekzio txikiagokoak fabrikatu daitezke. 

Eta horrela lortzen dugu kostuak murriztea; arintasuna ekonomia bihurtuz. Instalazioa sinpleagoa eta azkarragoa delako. 

Era berean, erabiltzen diren saretek ura bideratzeko sistemak dituzte, ura errazago hartzeko, eta azalera irristagaitza dute, eta akabera estetiko desberdina. Gainera, sareta guztiek beren finkapen sistema propioa dute, eta horrek bermatzen du erresistenteagoak eta seguruagoak izatea.

 

Deskargatu Txosten teknikoa

 

Hitz batean, gure esperientziari eta gure materialaren propietate teknikoei esker, bezeroak gure drainatze soluzioak aukeratu zituen, eta, horrela, kostuetan aurreztu zuen, nahi zuen drainatze ahalmena eskuratuta. 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu