4 onura zure proiektua fatxada aireztatuekin birgaitzeko

Fatxada bakarra birgaitu nahi duzu, denbora laburragoan eta arazorik gabe?
4 onura zure proiektua fatxada aireztatuekin birgaitzeko

Esku artean duzun birgaitze proiekturako ULMA fatxada aireztatua zergatik aukeratu behar duzun azalduko dizugu. 

1.- Denbora aurrezten duzu proiektua fatxadaren jatorrizko diseinura erraz egokituta

Birgaitzeari ekiteko orduan, garrantzitsua da lehendik dagoen diseinu batetara erraz egokitzea.

Horregatik, ULMA panelen dimentsionamenduari eta finkapen malguko sistemari esker erraz egokitzen zara leihoen arteko altuerara eta eraikinak duen edozein ezaugarri berezitara.

Saihestu proiektuaren garapenean zure egunerokotasuna konplikatuko duten zailtasunak eta oztopoak.

2.- Eraikinaren itxura eguneratuko duzu akabera ikusgarria emanda

Eraikinaren estetika mantendu edo joera arkitektoniko berrien arabera berritu nahi baduzu, testura eta kolore aukera  handia izango duzu, akabera dotore edo ausartagoekin.

Buruan duzun ideia hori gauzatzeko inspiratuko zaituzte.

3.- Denbora aurreztuko duzu eta arazoak saihestuko dituzu obra azkar eta eraginkorrarekin

ULMAko instalatzaile eta teknikari profesionalek modu eraginkorrean eta epe laburrean berrituko dute fatxada, eraikinaren kanpoaldetik, bizilagunentzako ahalik eta eragozpen gutxienekin. 

4.-Zure proiektuek denboran iraun egingo dute. Kalitatearen aldeko apustua

Ziur proiektatu duzun obra luzaroan hondatu gabe egotea nahi duzula.

Polimero hormigoia, fatxadarako gure panelak egiteko erabiltzen dugun materiala, material ez porotsua da inguruneko zikinkeria eta hezetasuna xurgatzen ez dituena.   

Horregatik, kutsadurak edo giro gaziak eragindako narriaduraren aurrean emaitza ezin hobeak izango dituzu. Ahaztu zure lan-sortatik aspaldi proiektatu zenuen lan bat kentzea hondatu egin delako.

Hau guztia interesatzen bazaizu, galdetu nahi duzuna inprimaki honetan eta zure birgaitze proiektuarekin lagunduko dizugu.

Zergatik hobetuko du eraikineko jabeen bizitza

Aurreztu egingo dute energia fakturan

ULMA fatxada aireztatuak eragiten duen energia aurrezteari esker, eraikinak bero gutxiago galduko du hilabete hotzetan eta gutxiago xurgatu hilabete beroetan, faktura energetikoan aurrezte esanguratsua lortuta.

Eraikinaren balioa handitu egingo da

Polimero hormigoia gisako material natural eta noblea erabiltzeak eraikinaren birgaitzean inbertitutako zenbatekoa baino balio handiagoa emango dio zure eraikinari.

Aurreztu egingo dute fatxadako mantentze-lanetan

Polimero hormigoiak xurgatzen duen ur proportzioa ia zero denez, urarekin eta xaboiarekin oinarrizko mantentze-lanak eginda, ULMA fatxadak egoera ezin hobean mantenduko dira.

Aurreztu egingo dute obra partzialetan gastatutako denbora eta dirua

Fatxadako kalteak konpontzen saiatuko ziren obra txiki eta adabakiekin, baina azkenean ez dute emaitzarik lortu. ULMA fatxada epe luzera arazoak konpontzeko behin betiko obra izango da.

 

 

 

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Koloreak eta testurak

Koloreak eta testurak

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak