HEZETASUN ARAZOEN SOLUZIOA ETA IRUDI HOBEKUNTZA

Horixe da Oñatiko Errekalde auzoko jabeek lortu dutena 48 urteko antzinatasuna duen eraikinean, hezetasun eta kondentsazio arazoak direla-eta, egin den birgaitzean.
HEZETASUN ARAZOEN SOLUZIOA ETA IRUDI HOBEKUNTZA

JABEEN IRITZIA

Iker Barrena Auzo Komunitateko Lehendakariak esan digunez epe luzerako proiektua egin nahi zuten, hezetasun arazoekin behin betiko amaitzeko asmoz. Sistema honek eskaintzen dituen kamera aireztatua eta isolamendua, kolore eta testuretan erakusten duen aukera estetikoekin batera, izan zen berau aukeratzeko gakoa.
Birgaitze-lanen ondoren, jabeek nahiz Oñatiko bizilagunek emandako erantzuna oso positiboa izan da. Denak harrituta daude jabetzak izandako aldaketa estetiko handia dela-eta.

OBRA ZUZENDARITZAREN IRITZIA

Bestalde, Mikel Altube arkitekto teknikoak -Arquitectura Altube Artabe Baquedano Arquitectos, S.L estudioko laguntzailea- abantaila hauek azpimarratu ditu ULMA Fatxada Aireztatuaren inguruan:

1. Hezetasun eta kondentsazio arazoak desagertzea.
2. Hormigoi polimeroko plakaren gogortasuna. Plaka horiek, gainera, askotariko kolore eta testuretan daude eskuragarri. 
3. Fatxada Aireztatua ipintzen deneko azpiegitura-sistemaren sendotasuna. Profileria bikoitza ezarrita, segurtasun-berme handiak eskaintzen ditu haizeari aurre egiteko.
4. Talde teknikoaren malgutasuna eta prestutasuna lanen egikaritzean sortzen diren arazoak konpontzeko. Gainera, Vanguard sistema erabiltzean “plaka formatuak milimetrora egokitu dira “, hau da, neurri desberdinetako plaka-ebaketa asko daude eta erremate asko eta asko egin dira.
Azkenik, lortutako ondarearen birbalorizazioa oso handia da, batetik eraikinaren irudia berritzeagatik eta bestetik bertan konfort termiko eta akustiko handiagoa lortzeagatik.

Fitxa teknikoa
• SUSTATZAILEA: Jabekideak Errekalde 31 Zka., Oñati
• ARKITEKTURA ESTUDIOA: Altube Artabe Baquedano Arquitectura, S.L.
• PROIEKTUGILEAK: Iñigo Baquedano Abaunza, Jon Artabe Villaciain
• ARKITEKTO TEKNIKOA:   Mikel Altube Arriaran
• BIRGAITUTAKO AZALERA: 700m2
• ERABILITAKO PLAKA: Vanguard gama, lur testura, P05 (argia)  eta P03 (iluna) koloreduna

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu