Konpromiso jasangarria, Ulma konpromisoa

Munduko egoera ekonomiko berriaren ondorioz, ekonomiaren funtzionamendua eta enpresen erabakiak zuzentzen zituzten printzipio, balio eta arau asko berrikusi egin behar izan dira. Helburua garapen-eredu orekatu eta jasangarriago bat lortzea da, ekonomia, baliabideak, kontsumo-joerak eta, kasu honetan, eraikitze-sistemak ulertzeko modu desberdin batean oinarrituko dena. Argi utzi nahi dugu ULMA Architectural Solutions enpresak konpromiso irmoa duela jasangarritasunarekiko, ingurunearekiko eta energia-efizientziarekiko; horregatik, hormigoi polimeroa bezalako material birziklagarriak erabiltzen ditugu eta fatxada aireztatua eta itxitura industrializatua bezalako soluzio jasangarriak eskaintzen ditugu.

Birziklagarria, berrerabilgarria, ez-kutsatzailea eta kimikoki geldoa den eta eraikinaren bizitza luzatuko duten ezaugarriak dituen material baten aldeko apustua egiten dugu, eraikuntza jasangarria sustatzeko.


  • >> Baliabide gutxiago
  • >>>> Hondakin gutxiago
  • >>>>>> Energia gutxiago
  • >>>> Isurtze gutxiago; REACH arauketa betetzen du
  • >> Urik erabili gabe

Gure ereduak honako hau du: Produktuaren Ingurumen Adierazpena EPD




LEED ziurtagiria

Fatxada aireztatuen ULMA sistemak ekarpena egiten dio LEED ® v3 ziurtagiriari, aldez aurreko baldintza 1 eta 12 krediturekin; hala, proiektu bakoitzaren ezaugarri berezien arabera, gehienez ere 32 puntu lor ditzakegu.

Gure fatxaden abantailak

ENERGIA AURREZTEA

  • Fatxada aireztatuak % 30 gutxitu dezake erabilitako energia kopurua, beste eraikitze-sistema batzuekin alderatuz.
  • Hilabete beroetan bero gutxiago xurgatzen du.
  • Isolamendua itxituraren kanpoaldean ezartzeari esker, barrualdeko tenperatura hobea izaten da hilabete hotzetan, eta zubi termikoak ekiditen dira.
  • Egokitzeko kostu gutxiago

ISOLAMENDU TERMIKOA

  • Aire-ganberan lodiera handiko isolamendu termikoa gehitzeko aukera dago.
  • Sistema estandarrek 5 eta 12 cm arteko isolamendu termikoa gehitzeko aukera ematen dute; inguratzaile termiko biziki efiziente horrek beroaren galera murrizten du eta, aldi berean, eraikinaren barrualdeko eskari termikoa gutxitzen du.
  • Proiektugileak eskatuz gero, lodiera are handiagoak erabil daitezke.

IRAUNKORTASUN TEKNIKOA ETA ESTETIKOA

  • Emaitza ezin hobeak kutsaduraren ondorioz sortzen den korrosio edo narriaduraren aurrean.
  • Hauts eta zikinkeria gutxi xurgatzen du. Erraz mantentzen da, ura eta xaboiarekin.
  • Kolore iraunkorra, QUV zahartze azkartuko ganberaren arabera, 3000 ordu arte.
  • Itxiturak eta forjatuak babestuta daude euri-uraren eta izozteen aurka.
  • Lehen eta bigarren mailako egituraren materiala korrosioarekiko erresistentea da.

INGURUNE OSASUNGARRIAGOA

  • Erabiltzailearen erosotasuna areagotzen da, higieneari, osasunari eta ingurunearen babesari buruzko oinarrizko baldintzekin bat etorriz.
  • Barruko airearen osasungarritasunari eta kalitateari buruzko EKT-ren DB - HS3 puntua betetzen du.