Erdi Aroko komentu zahar bat hotel dotore bihurtuta

Xehetasunen garrantzia
Erdi Aroko komentu zahar bat hotel dotore bihurtuta

Arkitekturan, xehetasun teknikoek zein estetikoek sinergia bat sortzen dute, eta elkarren osagarri dira; horregatik, obra bat egiterakoan arreta berezia jarri behar zaie obrari osotasuna emango dioten elementuei.Charles Eames handiak zioen bezala "Xehetasunak ez dira xehetasunak. Xehetasunak diseinua egiten dute”.

Irtenbidea modu integralean eta neurrira eman diogun proiektu bat dakargu gaur. Tradizioaren eta modernitatearen arteko fusioa, ikaragarri atera dena, non xehetasunak diren ezaugarri bereizgarriak.  

"Xehetasunak ez dira xehetasunak. Xehetasunak diseinua dira. Charles Eames”

Gipuzkoako hiriburuko Catalonia Donosti hotelaz ari gara, 4 izar eta 128 logelako hotel dotoreaz. San Bartolome muinoaren tontorrean dago, Kontxako hondartzara bista panoramikoak dituen begiratoki natural batean.

Zalantzarik gabe, kokapen pribilegiatua da.

Establezimendua Mariaren Lagundiaren Erdi Aroko komentu zaharraren gainean eraiki da. XVII. eta XVIII. mendekotzat jotzen da komentua.

Komentu zahar bat berrituta eta hotel bihurtuta… itxura ona, ezta?

Komentu zaharretik iparraldeko fatxada utzi da, kanpandorrearekin, bere bi dorreekin eta elizaren gorputz nagusiaren trazarekin. Jatorrizko eraikinetik utzi diren zati zahar horiek Hiri Ondareak babestutako elementuak dira. Hotelaren sarrera nagusia, aldiz, berria da, eta ULMA fatxada aireztatua du. Kontraste dotorea eta modernoa beste aldeko fatxadarekin.

Balio historikoa duen eraikina denez, San Bartolome muinoaren hirigintza prozesua garatu zuen plan berezia idatzi zuen taldeak birmoldatzeko bete beharreko zenbait parametro finkatu zituen.

Jacinto Arques Fuste arkitektoak egin du proiektua, eta esan digu parametro horiek aplikatu ondoren hau izan dela emaitza: "Gorputz nagusi bat duen eraikin bat, bolumenez alboetan dauden bi gorputz txikiagoen gainetik irteten dena, egokia eraikitzea baimenduta dagoen bolumenerako. Erdiko gorputza gurutze oinplanoko hormen trazadura zaharrarekin bat dator. Horma horiek iparraldeko fatxada babestuarekin lotzen dira, eta erdiko gorputzaren bolumenari jarraipena ematen diote, estalki inklinatu batekin errematatuta, alboko gorputzetan ez bezala, horiek estalki laua dute eta.”

Testura eta koloreen konbinazioa

Eraikuntza berriko fatxadetarako, ULMA fatxadako panelak erabili dira, "funtzionaltasunaren eta konposizioaren aldetik dituzten abantailengatik, bi koloretan eta hainbat testuratan daudelako".

Baina zergatik erabili dute horietako bakoitza?

Paper zuriaren testura:

Alboetako bi gorputzetarako kolore, akabera eta zatiketa ezberdinak bilatu ziren, bi bolumen horien eta erdiko bolumenaren arteko kontrastea errazago lortzeko. M05 koloreko paper testura aukeratu zen, modernitatea ematen zigulako eta fatxada nagusiarekin elkargunean kontraste handia lortzen genuelako, panel formaturik handienarekin.

Testura ildaskatua lur tonuan:

Kontserbatu beharreko iparraldeko fatxadarekin lotzen diren gurutze oinplanoko hormen trazak zehazten duen erdiko bolumenari jarraipena eman behar genion. P30 tonalitateak eta ildaska horizontaleko testurak, panelean lerro horizontalak sortuta, jarraitutasun hori ahalbidetzen zuten, fatxada horrek jatorrian zuen hareharriaren itxura hartuta.

Proposatutako irtenbidea Udaleko zerbitzu teknikoei aurkeztu zitzaien, balioztatu zezaten, eta zehaztu zuten koloreen eta testuraren konbinazioa bat zetorrela hirigune historikoan erabiltzeko ezarritako eskakizunekin.

20 mm-ko junturak

Panelen arteko junturek funtzio eraikitzailea dute, baina kasu honetan funtzio estetiko eta apaingarri batekin (ere) erabili dira.

20 mm-ko juntura sakonak erabiltzeari esker, brontze koloreko zerrenda estu horizontalak sortzea lortu da; gainazal leun baten uniformetasuna hausteko balio duen akabera.

"Erdiko gorputza birgaitu beharreko iparraldeko fatxadarekin lotzen da. Fatxada hori ez da fatxada leun bat. Bertan, inpostak, erlaitzak, baoburuak, idulkiak, kanpandorreak, pinakuluak eta abar aurki ditzakegu. Tamaina ezberdineko junturak izateak eta juntura horien artean distantziak desberdinak izateak, paramentu lau baten monotonia haustea ahalbidetzen du", kontatu digu Arques Fustek.

Gainera, Catalonia Donosti hotela itsasotik metro gutxira dagoenez, materialen kalitatea kontuan hartu beharreko alderdia da, ingurune gazietan errazago hondatzen direlako. 

Horregatik, epe luzera arazoak egotea saihesteko eta fatxadaren iraunkortasuna bermatzeko, instalatutako profilak finkatzeko sistemak berariazko tratamendua du gazitasunerako. 

Bizitza luzea eraikinari! 

Bereizgarriak diren eraikuntza xehetasunak

Esan dizugu jada xehetasunak garrantzitsuak direla; bada, koloreak eta 20 mm-ko junturak ez ezik, establezimenduaren 2 bolumenei nortasuna ematen dieten beste elementu batzuk ere erabili dira.

Adi egon.

"ULMAko teknikariek aireztatutako fatxada bat diseinatzeko prozesuan jarraitzen duten lankidetza laguntza garrantzitsua da, proiektuan hartzen den irtenbidearen bideragarritasuna errazten baitu". Jacinto Arqués Fusté

Paper testuraz estalitako alboetako gorputzek erremate metalikoak eta izkina metalikoak dituzte Y forman. Sabai faltsuak ere diseinatu dira inguratzaile bertikalaren testura eta kolore berberekin, eta argiztapen elementuak integratu dira sabaian, eskatutako diseinura moldatzeko.

Sarrerako gunerik nobleenerako, leihoen eta fatxadaren arteko elkarguneak integratzeko, isurkiak, motxetak eta baoburuak diseinatu dira, fatxadaren P30 tonu bereko testura lau berri batean.  Xehetasun horiek proiekturako berariaz diseinatu dira, eta, horrela, irtenbide oso bat eskaini da, historia luzeko eraikin baten beharretara egokitua. 

Historiaz ari garela… 

Arqués-Moliner arkitektura estudioarekin dugun lankidetzak ere badu bere historia. 

Irtenbide arkitektoniko honi buruz edo beste bati buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Jacinto Arques Fustek, bizitegien arkitekturan espezializatuta dagoenak eta hotelen proiektuetan ezagutza zabala duenak, ULMAren fatxada aireztatua erabilia zuen jada Catalonia Ramblas hotela eta Catalonia Passeig de Gràcia hotela birgaitzeko.

Arques Fusteren hitzetan: "ULMAko teknikariek aireztatutako fatxada bat diseinatzeko prozesuan jarraitzen duten lankidetza laguntza garrantzitsua da, proiektuan hartzen den irtenbidearen bideragarritasuna errazten baitu".

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu