Fatxada ORGANIKOA, ULMA Architectural Solutionsen azal berria

Fatxada ORGANIKOA, ULMA Architectural Solutionsen azal berria

15 urte pasa dira jada, ULMA ASen planta 2001ean inauguratu zenetik, GLM Proyectos Estudioko Mikel Garbizu arkitektoak proiektatutako diseinuarekin

Plantaren eraikuntza Fatxada Aireztatuen linea berriaren merkaturatzearekin batera etorri zen, zeina eraikuntza sistema berria zen, Europan finkatzen hasia bere izaera jasangarriagatik eta energi aurrezpena sortzeagatik.

Kooperatibaren 25. urteurrenaren barruan (1990-2015) programatutako mugarrien artean fatxada berritzeko proiektuari heltzea erabaki zen. Diziplina anitzeko talde bat sortu zen, proiektuaren muinari eutsiz lan egin zuena, era berean joera arkitektoniko berrietara eta fatxada aireztatuen lineako garapen berrietara egokituz. Garapenaren ardura barruko langileek izatea erabaki zen, Jaione Vázquez fatxadetako talde teknikoko arkitektoa izanik inguratzaile berria proiektatzeko arduraduna.


JATORRIZKO ERAIKINA

Diseinu gaurkotua eta modernoa zuen, non eraikinaren “horizontaltasuna” eta errezel-horma ziren protagonistak garai hartarako berritzailea zen eraikuntzan. Beste osagai berezienetakoa zen fatxadak industria nabea sinbolikoki besarkatzea, trantsizio leuna eginez. Azkenik, azpimarratzekoa da hormigoi polimeroa errezel-horman integratu izana, eraikinaren beira-azala alderik alde zeharkatzen zuten lerro horizontalak marraztuz.


TESTURA ORGANIKOETAN INSPIRATUTAKO PROPOSAMEN BERRIA

Zein zen eguneratze/berriztatze honekin lortu nahi zen helburua?

Lehen asmoa zen fatxada berri honetan sentsazio organikoagoa transmititzea aukeratutako testura, forma eta koloreen bidez, uneko egoera arkitektonikora eta gure hormigoi polimeroak eskaintzen dituen aukeretara eguneratuz. Urte hauetan guztietan gure materiala garatzen eta hobetzen joan gara, eta eskaintzen dituen pertsonalizazio aukerak nabarmendu nahi izan dira. Era berean, berriztatze bat izanik, garrantzitsua zen bai eraikuntza sistemak bai materialak erakusten duten moldakortasuna erakustea zeuden hutsuneak berrosatzeko, izan ere jatorrizko euskarri-egiturari eustearen beharra zen premisarik argienetakoa. Halaber, sarrerako modulua nabarmendu nahi genuen, zeuden hutsuneen bolumena nabarmentzea beltz grafitoan enmarkatuz, eta ULMA logoak protagonismoa handiagoa hartzea.

Garapeneko beste alderdi aipagarri bat izan da errezel-hormaren gainean azal bikoitza jartzea hego-mendebaldera kokatutako gune hori eguzki-erradiaziotik babesteko. Sareta bat jarri da fatxada guztiaren sormen elementu eta protagonista bilakatuz, argia iragazten lagunduz eta fatxadari estetika oso abangoardista emanez. Arestian aipatu bezala, Fatxada Aireztatuaren jatorrizko egiturari eutsi diogu inguratzaile termikoa hobetuz Isolatzaile termiko gehigarria ezarrita, zeinak energi aurrezpen handia dakarren, bai eta konforta nabarmen handitzea ere.

Aukeratutako testurak hauek izan dira: “paper” testura, kolore argian eta kotoi organikoa simulatuz, eta “lixa” testura (ikatz beltza) gune nagusirako. Saretaren diseinua bat dator paper testurarekin, banbu sail bat gaueko argiekin indartua.  Azkenik, aipatzekoa de berriztatzea bi hilabetean egin dela eta soilik eraikinaren kanpoaldetik lan eginez. Gure Youtubeko kanalean aurkitu dezakezuen bideoan ikus dezakezue fatxadaren aldaketa.


Hona hemen aldaketa berri honek eragindako iritzi desberdinak:

ULMA Architectural Solutionseko bazkideen iritzia:

Beharrezko aldaketa zen, eta horretarako zer mugarri hobea gure 25. urteurrena baino. “Itxura” aldaketa hau, osagai estetikoaz gain, gure enpresa hasieratik ematen ari den etengabeko bilakaeraren isla leiala da, neurri handi batean ULMA ARCHITECTURAL Solutions osatzen dugun pertsonen ahalegin eta inplikazioagatik. Itxura aldaketa, halaber, aire fresko eta mezu optimista eta ilusiozkoaren seinale agerikoa da partekatzen dugun proiektuaren inguruan. Unai Arregi: ULMA ASeko Lehendakaria

Gure fatxada berria, xumea, deigarria eta ukitu berritzaileduna da, hori bai, inolako meritutik kendu gabe SPE linean fabrikatu dugun eta azken 15 urtean lagundu digun jatorrizko fatxadari. Nire iritzi apalean, fabrikatzaileak gu izanik, gehiago erakutsi genitzakeen gure materialak eta gure sistemak eskaintzen dituzten aukerak. Baina, azken batean, look aldaketa polita da, proiektu hau errealitate egin duten pertsona guztien lan onari esker. Zorionak!! Alfonso Cueva: ULMA ASeko Fabrikazio Arduraduna

Gehiago arriskatu genezakeen, bai, kolore gehiago, ausartagoa izan… baina uste dut hori eginez gero fatxadaren gaurkotasuna iragankorragoa izango litzatekeela. Ezin dugu ahaztu industria enpresa garela, eta oreka egokia bilatu behar dugula soiltasunaren eta sormenezko ausardiaren artean gure gaitasunak erakusteko. Ziur nago, bisitariak topo egiten duen Taldeko lehen enpresa garenez, transmititzen dugun irudia maila gorenekoa dela. Irene Moreno. Komunikazio Arduraduna. ULMA AS


Ingurunearen iritzia:

1. Hobekuntza nabarmena irudiari dagokionez.
2. Asmatu da markaren babes gunea kontuan hartu eta espazio eta neurri handiagoa emanda.
3. Soila da fatxadaren tonuan eta dotorea leihateetako beltzarekiko kontrastean.
4. Beharbada, eta erreferentziazko fatxada modura plakaren diseinuan gehiago arriskatuko nukeen, baina ez dakit ziur zein izan zen azterketaren abiapuntua eta ze aukera dauden. Carlos Sarabia. Marka Koordinatzailea

Asko gustatu zait fatxada berriak duen paper zimurtuaren erliebea. Saretak ildo orokorra pixka bat apurtzen du eta ukitu modernoagoa ematen dio. Gustukoa dut fatxadaren goiko ertzarekin lerratzea, logoaren gainean. Gustukoa dut, halaber, fatxada iluneko area asko gehitu izana eta horrek leihate oso handiak izatearen efektua  egiten du.  Joseba Alberdi. ULMA Packaging

Fatxada berriak modernotasuna, dotorezia, garbitasuna, berrikuntza… islatzen du ukitu artistiko batekin batera, eta halaber uste dut ULMA markarekin lotzen den eta laguntzen dion irudia dela.  Nerea Zallo. ULMA Eraikuntza

Agerikoa da fatxadaren irudiaren hobekuntza. Neroni asko gustatzen zait nola gelditu den, dotorezia soiltasunarekin nahasten da, erakustoki indartsua da ULMA Architecturalentzat eta aurkezpen gutuna Oñatira eta/edo gainerako ULMAtara datozenentzat. Edurne Unzueta. ULMA Handling Systems.


Arkitektuen iritzia:

ULMA Architectural Solutions fabrikako fatxada berriak erakusten duenez, ULMA produktuen gamako kolore, formatu eta testuren aukeraketa egokiak proiektu arkitektoniko baten funtsezko bi alderdi ziurtatzen ditu: dotoreziaren soiltasuna eta soiltasunaren dotorezia. Testuren moldakortasunak eta sareten aukerak material berarekin ingurumen eta diseinuzko baldintza desberdinak konpontzea ahalbidetzen du, behar izanez gero eguzki erradiazioaren murrizketa egokituz. José Aguilar, agvar- Aguilar y Varona Arquitectos Arkitektura Estudioko Arkitektoa

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu