Konfort hobea eta energia kontsumo txikia, Igorreko haurtzaindegian (Bizkaia)

Konfort hobea eta energia kontsumo txikia, Igorreko haurtzaindegian (Bizkaia)

ULMA Architectural Solutionsek parte hartu du Igorreko (Bizkaia) Olabarri auzoko Inazio Zubizarreta haurtzaindegiko inguratzailea berritzeko lanetan.

Eraikina eraikin exentua zen, sandwich panelekin egindako modulu aurrefabrikatuez osatua, eta behar besteko isolamendurik gabea. Horren eraginez, eskaera termikoa oso handia zen, nola udan, hala neguan.

Udalak argi zeuzkan premisakerabiltzaileen konforta hobetzea (0-3 urte arteko haurrak eta irakasleak) eta energia kontsumoa murriztea.

Horretarako, eraikin osoko inguratzailea isolatu da, Vanguard gamako ULMA Fatxada Aireztatua jarrita. Gama horri esker, hobeto egokitu daiteke proiektu bakoitzera, plakak neurrira ebaki baitaitezke. Moldagarritasuna, malgutasuna eta kalitatearen bermea dira ULMAren gamarik abangoardistena definitzen duten giltzarriak.

Fatxada aireztatuaren abantailetako bat da, estalduraren eta isolamenduaren arteko ganbera aireztatuari esker, tximinia efektua gertatzen dela, eta hala, etengabeko aireztapena lortzen dela. Sistemak isolamendu termikoa ematen du, eta, horrenbestez, hilabete hotzetan gutxitu egiten du beroaren zabalkundea, bai eta beroaren xurgapena ere, hilabete beroetan. Hala, tenperatura egokiak izango dituzte barnealdean.

Hobekuntza termikoaz gainera, proiektuaren hobekuntza estetikoa ere agerikoa da. Fatxada berriaren koloreak (M18 gorria, M24 zuria eta M26 urdina, aire ehundurarekin) bat datoz, aurrekoak baino askoz gehiago, eraikinaren erabilerarekin, haurrentzako espazioa baita.  Fatxada berriaren kolore deigarriei esker, ikasleen sormena bultzatzen da.


FITXA TEKNIKOA

SUSTATZAILEA:
 IGORREKO UDALA
ERAIKITZAILEA-BIRGAITZAILEA: VAFORJ CONSTRUCCIONES Y REFORMAS SL
ARKITEKTOA: IGORREKO UDALEKO ZERBITZU TEKNIKOAK
AZALERA: 200 M2
PLAKAREN FORMATUA, KOLOREA ETA EHUNDURA: M26, M24 ETA M18 AIREA
AMAIERA DATA: 2014-08-31
KOKAGUNEA: OLABARRI AUZOA 33 – IGORRE

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu