Portia Bodegak

Norman Fosterrek diseinatuak

ULMAren drainatze linealeko sistemak gogobetetasun bermea dira, eta horren erakusgarri da Faustino Taldeko Portia Bodegak proiektuan, Burgosen, instalatu izana.

Portia Bodegatan, Norman Fosterrek diseinatuak, hormigoi polimerozko U100KX Teknikoa instalatu da, C-250 karga klaserako egokia. Errefortzuko altzairu herdoilgaitzeko profila dauka, kanalean sartuta dagoena. Profil horrek obra lanak eta alboko zoladuraren azkentze egokia errazten ditu. Kanalari laguntzeko altzairu herdoilgaitzeko sareta aukeratu zen, diseinu bilbatuarekin.

Hormigoi polimeroa eta altzairu herdoilgaitza material optimoak dira elikagaigintza inguruetan erabiltzeko, produktu kimiko gehienekiko erresistentea baita, kasu honetan zehazki, ardoaren hartziduretarako erresitentea.

Norman Foster, Asturiasko Printzea Saria 2009, Riba Awards 2011 (Royal Institute of British Architects Saria) jaso du proiektu honengatik, bere lehen lana ardoaren munduan.

Gune guztian kokatu den kanal mota bakarra da. 

FITXA TEKNIKOA:

PROIEKTUA: PORTIA BODEGAK

PROIEKTISTA: NORMAN FOSTER

SUSTATZAILEA: GRUPO FAUSTINO

EGILEA: FCC CONSTRUCCIONES S.A.

AZALERA: 12.500 M2

KOKAPENA: Gumiel de Izan, Burgos

DRAINATZE KANALA: U100KX + Sareta herdoilgaitz bilbatua

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak