Drainatzeko kanalak Brasiliako nazioarteko aireportuan

ULMAk 600 ml baino gehiagoko drainatze-kanalak instalatu ditu, F300 modelokoak, Brasiliako Nazioarteko Aireportuan.

ULMAk 600 ml baino gehiagoko drainatze-kanalak instalatu ditu, F300K modelokoak, Brasiliako Nazioarteko Aireportuan. 

Aipatzekoa da drainatze-sistema faktore gakoa dela aireportu batean, bai pistetan gera daitekeen ura ebakuatzeko duen garrantziagatik bai karga handietan kanalak jasan behar duen erresistentziak finkatzeko.

Proiektua aurrera eraman duen Helvix Partzuergo eraikuntza-enpresak ULMA drainatze-kanalak erabiltzea erabaki zuen batez ere kanalen instalazioa epe laburragoan eta kostu lehiakorragoan egiteko proposamenagatik.

Brasiliako Nazioarteko Aireportua, urtero 9 milioi bidaiari mugitzeko gaitasuna duen terminalarekin, Brasilgo aireportu modernoenetakoa da. 136 denda ditu. Brasilen mugimendu gehien duen hirugarren aireportua da, Säo Pauloko bi aireportu nagusien atzetik: Congonhaseko Aireportua eta Guarulhoseko Nazioarteko Aireportua.

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

DRAINATZEko newsletter bat dugula jakinarazi nahi dizugu, eta ez da gainerakoak bezalakoa. Hemen kontatuko dizugu:

Zertaz da drainatzeko berripapera?