ULMA drainatze kanalak Rio de Janeiroko Tom Jobim aireportuan, Brasilen

Rio Galeão Brasilgo aireportu nagusietako bat da.
ULMA drainatze kanalak Rio de Janeiroko Tom Jobim aireportuan, Brasilen

Aireportu honetan kokatzen da herrialdeko lurreratze eta aireratze pistarik handiena eta, gainera, aireportu modernoenetakoa eta ondoen ekipatuetakoa da Hego Amerikako kargako plataforma logistikoei dagokienez. Odebrecht TransPort eta Changi Airports International (CAE) enpresek bertako partaidetzaren %51 dute eta %49 Infraerori dagokio.

ULMAk aireportu honetan 1.700 ml drainatze kanal instalatu ditu,  F300K00R modelokoak.

ADITUAK GARA AIREPORTUETARAKO DRAINATZE SOLUZIOAK ESKAINTZEN

Kanal hauek trafiko astuneko guneetarako diseinatuta daude eta bereziki saretek esfortzu axial handiak jasaten dituzten zatietarako, euren gainean egindako maniobrak eta balaztatzeak direla-eta.
Kanalak indartuta daude alboetan altzairu galbanizatuzko profilekin.
Posible da %2,5eko malda jarraitua eta/edo ur jauzi erakoa gehitzea, eta funtzio modularrekosaretak ditu, F900 karga klase artekoak.

DRAINATZE SISTEMA: FAKTORE GAKOA AIREPORTUENTZAT

Aipatzekoa da drainatze sistema faktore gakoa dela Aireportu batentzat, bai pistetan pilatu daitekeen ura ebakuatzeko duen garrantziagatik bai saretak eta kanalak F900 arteko karga handiak jasan behar izaten dituzten erresistentziagatik.

ULMA Architectural Solutions munduko aireportu-operadore handienetako biren hornitzailea da: AENA batetik (lehen operadorea mundu mailan) eta INFRAERO bestetik (Brasilgo Aireportuetako operadorea).

Barajas - Madrileko Aireportua, Malaga - Espainiako Aireportua, São Paulo – Brasilgo  Guarulhos, Brasiliakoa eta Monterrey – Nuevo León – Mexikokoa proiektu enblematikoenak dira, non aholkularitza eta drainatze soluzio espezifikoak eskaini ditugun.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu